Alta, adopzioa edo jaiotza dela eta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Azkoitiko Udal Biztanleen Erroldan Alta ematea, ume jaioberria edo adopzioagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Umearen aita edo ama, edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: Ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Betekizun guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartzea eta eskabide-orria erregistratzea.
            • Betekizunetakoren bat ez betez gero, alta ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egin, eta eskatzaileari jakinarazi.
            • Artxibatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              • Besterik adierazi ezean, jaiotza dela eta Udalak ematen du alta biztanleen Udal Erroldan, automatikoki, Erregistro Zibilak* adierazitako informazioarekin eta helbidean (eskuarki, amaren helbidea izaten da). Jakinarazpen hori izena ematen denetik gutxienez bi hilabete igaro ondoren jasotzen da; horregatik eska dezake alta amak edo aitak.
              • Baliteke hauek nahi izatea:
              • Prozedura hau Estatuko udalerriren batean aurretik erroldatuta ez dauden pertsonen adopzio- edo harrera-kasuetan erabiliko da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.