Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adin txikiko seme alabak zaintzeko, lanaldi murrizketa edo/eta lan-eszedentzia eskatzen duten pertsonei ematen zaien diru laguntza da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia eskatzen duen gurasoak.
  • Zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, gutxienez lanaldiaren heren bateko murrizketa eskatzen duen gurasoak. Seme-alabak, gutxienez %33ko ezintasuna onartuta badu, diru laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.
  • Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatu dagoenak.
  • Gutxienez 59 eguneko segidako aldia baliatu duenak eszedentzia-aldian edo lanaldi murrizketan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.