Seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familiei eskaintzen zaizkien diru laguntzak, seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin eta mantenuarekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Aita eta ama edo horietariko bat, seme-alabatasun natural edo adopzio bidezkoagatik, baldin eta ez badira guraso-agintetik baztertu edo kendu ez bazaie.
  • Guraso-agintea duen aita edo ama, baldin eta horietariko bat guraso-agintetik baztertu bada edo kendu bazaio.
  • Ebazpen judizial bati jarraiki seme-alaben zaintza duen aita edo ama, banaketa judizial edo dibortzio kasuetan.
  • Ebazpen judizialak ezarritakoaren arabera, gurasoek zaintza eta babespea konpartitzen badute, haien artean erabaki beharko dute bietako zein izango den diru laguntzaren onuraduna.
  • Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak lortu ahal izateko, eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan egon beharko du, gutxienez berriztatze- edo luzatze-eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea. Eskatzaileari kopia zigilatu bate ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.