Desgaitasunaren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasunaren gradua neurtzeko eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak zehazteko egiten den balorazioa da. Ebazpena portzentaje moduan ematen da eta desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko ezinbestekoa da gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

Desgaitasuna duen pertsonarentzako baliabide horien egokitasuna zehaztea: egoitza, eguneko zentroa, eta egoitzako aldi baterako egonaldia.

NORK ESKA DEZAKE?

Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonek eska dezakete desgaitasunaren balorazioa. Faktore pertsonalak eta sozialak ere kontuan hartzen dira, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.

Baldintzak:

  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
  • Urritasun edo desgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Baloratu beharreko pertsonaren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Adin txikikoen kasuan, familia liburua.
  • Oinarrizko osasun txostena. Eredu ofiziala (eskatzaileak baimena emanez gero, Aldundiak zuzenean eska dezake Osakidetzara).
  • Osasun txartel indibiduala OTI. Osakidetza.
  • Mediku espezialisten txostenak, ospitaleko alta-txostenak edo berariazko probak ere eska daitezke balorazioa egin ahal izateko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu eta eskaera balioetsi.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
            • Beharrezkoak diren agiriak eta txostenak badaudela egiaztatu ondoren, baloratu beharreko pertsonari hitzordua jarriko zaio, Aldundiak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batean.
            • Aldundiak ebazpena ohiko postaz jakinarazten du.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Desgaitasun mailaren arabera, eta aplikatutako baremoen ondoriozko puntuazioa kontuan hartuta, baloratutako pertsonak desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzarentzat berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
              • Hiru balorazio baremo-mota hartzen dira kontuan elbarritasuna eta haren maila baloratzeko orduan:
                • Desgaitasun-maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) elbarritasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.
                • Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea (HPL baremoa).
                • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (mugikortasun baremoa).

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.