Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eguneko arretako zentroak dira, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei berariazko laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkietenak, gaitasun eta trebetasun pertsonalak hobetzeko: trebetasun instrumentaletako trebakuntza, osasunerako heziketa, eta komunitate euskarria, errehabilitazioari eta gizarteratzeari laguntzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Eguneroko jardueretan laguntza behar duten buruko gaixotasuna duten pertsonek.

BALDINTZAK:

  • Azkoitian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonak, baldin eta estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan. Baldintza hori betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduaz, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan artatua egotea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            Egonaldiaren gehienezko kostua egunean (2019): €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Zerbitzu honek kopagoa dauka.
            • Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda eduki dezake.
            • Informazioa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.