Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzako egoitzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zentro horietan ohiko bizitokia edo bizitoki iraunkorra eta, hala badagokio, aldi baterako bizitokia eskaintzen zaie II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoei, beren premiak ohiko ingurunean edo ostatu-alternatiba arinagoetan behar bezala bete ezin badituzte intentsitate handiagoko babesak behar dituztelako.

Zentro horietan arreta integrala eta jarraitua eskaintzen da.

Intentsitate handiko zentroak dira eta honako zerbitzuak bermatzen dituzte: a) zaintzaileen presentzia iraunkorra, eguneko 24 orduetan; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua; c) profesionalen diziplina anitzeko taldearen laguntza ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bi eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 65 urte dituztenek, edo eskaera aurkezten den urtean beteko dituztenek, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
  • Mendetasun-egoeran dauden pertsonek (II. eta III. graduak eta, salbuespen gisa, I. gradua Aldundiak hala aurreikusten badu eta salbuespen hori preskripzio teknikoan behar bezala justifikatuta geratzen bada).
  • Salbuespen moduan, eta bizikidetza-unitateari eusteko, honako pertsonak ere balia daitezke zerbitzu horretaz, hartzailearekin batera, betiere legez zehaztutako baldintzetan:
    • Ohiko moduan berekin bizi den ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
    • Erabiltzailearekin bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko harremana duela egiaztatzen duenak, ohiko moduan berekin bizi bada.
  • Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena duenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            Egonaldiaren gehienezko kostua egunean (2018):

            • I. Gradua: 54,8 €
            • II. eta III. Gradua: 68,53 €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Ebazteko gehienezko epea: Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
            • Sartzeko: ez dago eperik.
            • Zerbitzuak kopagoa dauka.
            • Zerbitzuaren prestazioak itxaron zerrenda eduki dezake.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.