Oztopoak ezabatzeko eta laguntza produktuak emateko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira bakarrik berreskuragarri ez diren laguntza-produktuen gastuak (koltxoia, audifonoa, egokitutako autoa...) eta ingurune fisikoa egokitzeko lanak egiteko (etxea, komuna, bebarrua, eskailera...).

Zenbateko izango da laguntza?

Gastuak Foru Aldundia eta erabiltzaileen artean ordainduko dira.

Erabiltzaileek duten gaitasun ekonomikoaren arabera gastuaren zenbateko bati egingo diote aurre.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Desgaitasuna dutenek %33ko edo gehiagoa edota gutxienez I. graduko mendekotasun maila aitortua dutenek.
  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoan erroldatutakoek eta eskaera egiten denean, Azkoitian erroldatutakoek.
  • Azken 6 urtean antzeko laguntzarik jaso ez dutenek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera eta justifikazioak
  • Desgaitasun edo mendekotasun egoeraren ebazpena.
  • Eskatzen denaren aurrekontu xehatua. (Abenduaren
    23ko 87/2008 Foru Dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan agertzen diren izaera espezifikodun eskakizunak egiaztatzen dituzten agiriak (aurrekontuak...).)
  • Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan:
    • Aurreko urteko errenta aitorpena.
    • Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten diru-sarreren egiaztagiriak.
    • Kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan laguntza-produktu berreskuragarrien kasuan.

            Gastuak Foru Aldundia eta erabiltzaileen artean ordainduko dira.

            Erabiltzaileek duten gaitasun ekonomikoaren arabera gastuaren zenbateko bati egingo diote aurre.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3-6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen dituen laguntza-produktuak honela banatzen dira, berrerabiltzeko aukeren arabera:
              • Berreskuragarriak: berrikusi eta higienizatu ostean pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak. Produktu horiek erabilerarako uzten dira eta ETXETEKen biltegietatik datoz; salbuespenezko kasuetan, eskaera egiten duen pertsonari diru-laguntza ematen zaio, produktua eros dezan; hala eta guztiz ere, produktuaren jabea Foru Aldundia da.
              • Berreskuraezinak: besterenezinak direnak; esaterako, obrak edo gailu finkoak.
            • Diru laguntzak ordaintzeko, diru laguntza emateko erabakia jaso ondoren, eskatzaileak hauek aurkeztu beharko ditu:
              • Dagozkion faktura originalak (edo fotokopia konpultsatuak) eta beste erakundeetatik jasotako laguntzak biltzen dituen erantzukizun-deklarazioa, emate-erabakia jaso eta 3 hilabeteko epean, gehienez.
              • Laguntza-produktu berreskuragarriak erosteko diru-laguntzak emateko eskaerei dagokienez, aurrekoez gain, dagokien ordainagiria eta itzultzeko konpromisoa.
            • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
            • Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.