Adineko pertsonentzako etxebizitza tutelatuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek jasotzen du pertsona nagusi autonomo edo mendekotasun egoeran (I. Gradua) dauden pertsona nagusientzat ostatu, egonaldi luze edo iraunkorreko modalitatea.

Intentsitate baxuko zerbitzua da pertsonal-laguntza ere baduena, ez nahitaez berari atxikia, tutoretza, bitartekaritza-arartekotza, laguntza sozial eta gainbegiratze eginkizunak egiteko, eta halaber, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxebizitzakoa emateko.

Helburuak hauek dira:

  • Erabiltzaileei lagundu bere ingurune sozialean manten daitezen.
  • Autonomia pertsonalaren maila hobetzea, eta haren garapen autonomoa ahalbidetzen duten trebetasun eta gaitasunen handipena bultzatzea.
  • Bakartze egoerak saihestea.
  • Segurtasun sentimenduari laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Ezinbestekoa da eskaera egiten den unean 60 urte beteta izatea. Salbuespena egingo da, eskatzaileak baliabidearen beharra izan, eta egoera pertsonala agirien bidez egiaztatzen badu.
  • Azkoitian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bi eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
  • Pertsona nagusi autonomoa edo I. Graduko mendekoa izatea, mendekotasunaren balorazioaren eta diagnostikoaren arabera. Salbuespena egingo da betiere egokia dela baderitzo Gizarte Ongizate Sailak.
  • Establezimenduko bizikidetza larriki aztora dezaketen portaera-nahasmendurik ez izatea.
  • Osasun laguntza espezializatua edota iraunkorraren beharrik ez izatea, gizarte zerbitzuen sareak dituen ahalmen eta zuzkiduretatik harago daudenak.
  • Dagokion tratamendua ez baztertzea infekziozko gaixotasun kutsakorra edota burukoa izanez gero.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Tutoretzako etxebizitzak (zerbitzu guztiak barne*)
            Autonomoak45,90 €
            Menpekotasun ertaina (Grado 1)55,90 €
            Menpekotasun haundia (Grado 2-3)69,90 €

            Eskaera izapidetzea doan da. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Aplikazio informatikoan sartzea.
            • Gizarte Ongizate Saileko teknikariek txosten teknikoa egitea.
            • Eskatutako zerbitzuaren ebazpena ematea.
            • Eskatzaileari jakinaraztea.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gizarte Ongizate Saila

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Ebazteko gehienezko epea: itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
              • Sartzeko: ez dago eperik.
              • Zerbitzuak kopagoa dauka.
              • Zerbitzuaren prestazioak itxaron zerrenda eduki dezake.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.