Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, eguneroko bizimoduko jardueretarako muga fisiko edota psikiko handiak dauzkatelako eta dituzten premiak bere ohiko ingurunean behar bezala bete ezin dituzten pertsonei.

Garraio zerbitzua ere eskaintzen da.

Zenbait zentrotan asteburuetan eta jaiegunetan ere ematen da zerbitzua, Azkoitian esaterako.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduan.
  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiztatzen duen agiria.
  • Bankuko kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Egonaldiaren gehienezko kostua urtero egokituko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko dekretura, 15/2015 Foru Dekertua, ekainaren 2koa, Gipuzkoa Lurralde Historiakoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

            PROZEDURAREN EPEA

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
            • Sartzeko: ez dago eperik.
            • Zerbitzuak kopagoa dauka.
            • Zerbitzuaren prestazioak itxaron zerrenda eduki dezake.
            • Informazioa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.