Kotizatu gabeko pentsioa (KGP)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adinduentzako edo desgaituentzako pentsioa da. Bi mota daude:

  • Jubilazioagatik.
  • Desgaitasunagatik.

Zenbatekoa da laguntza?

  • Kotizatu Gabeko Pentsioa: 369,90 € hilean x 14 ordainsari.
  • Hirugarren Baten Laguntzarako osagarria: 184,95 € hilean x 14 ordainsari.
  • KGP + HBL: 554,85 € hilean x 14 ordainsari.

NORK ESKA DEZAKE?

Baliabide gutxiko azkoitiarrek, Azkoitian erroldatuta egoteaz gain, honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Jubilazioagatik:
    • Gutxienez 65 urte izatea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izana. Urte horietako 2k segidakoak eta KGPa eskatu aurre-aurrekoak izan behar dute.
  • Desgaitasunagatik:
    • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 5 urtez bertan bizi izana. Urte horietako 2k segidakoak eta KGPa eskatu aurre-aurrekoak izan behar dute.
    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
    • Hirugarren Baten Laguntzako (HBL) osagarria jasotzeko, %75eko gutxieneko desgaitasuna eta Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) behinik behin gradu bat izatea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Elkarbizitza unitateko kideen NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Atzerritarren kasuan: legez bizitzearen egiaztagiria.
  • 14 urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan: familia liburuaren fotokopia.
  • Eskatzailearen errolda agiria eta bizikide guztiak agertzen diren inskripzio agiria.
  • Bananduak-dibortziatuak: banatze epaiaren fotokopia eta hitzarmen arauemailea.
  • Bizikideek Gipuzkoatik kanpo dituzten diru-sarreren frogagiriak.
  • Elkarbizitza unitateko edozein pertsona lanean badago, nominaren fotokopia.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Pentsioa jasotzeko eskubidea edo honen zenbatekoa alda dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar da, 30 egun baino lehen.
            • Urtero diru-sarreren aitorpena egin behar da.
            • Oker jasotako zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.