Termalismo sozialeko programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioen zerbitzu osagarri honen helburua da medikuaren aginduz bainuetxeetan laguntza jaso behar duten adinekoei laguntza erraztea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gizarte Segurantzaren sistemako pentsiodunek, erretiroa eta baliaezintasuna dela eta alarguntza edo bestelako pentsioren bat kobratzen duenak, betiere 60 urte beteta baditu.
  • Atzerrian bizi diren espainiarrak, betiere sistema publikoaren pentsioren bat kobratzen badute, 60 urte beteta badituzte .
  • Nolabaiteko autonomia eduki beharko dute eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko, eta ezingo dute izan egoitza batean bizitzea eragotz dezakeen jokabide-nahasmendurik, ez eta gaixotasun infekzioso edo kutsakorrik ere.
  • Eskatzailea ezkonkidearekin edo bikotekidearekin batera joan daiteke, nahiz eta azken hau pentsioduna ez izan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria.
  • Interesatuaren NAN, eskatzaileren NAN.
  • Ordezkaritza kasutan: Ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera orria jasotzea.
              • Instituto de Mayores y Servicios Sociales delako erakundera bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Instituto de Mayores y Servicios Sociales

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

                OHARRAK

                Informazio gehigarria.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.