Adinekoentzako oporraldi programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak osatzen dituen zerbitzu bat da, merezitako oporrak gozatzea xede duena. Hainbat modalitate daude aukeran:

  • Egonaldiak kostaldean, atseden hartzeko eta erlaxatzeko.
  • Kultur bidaiak, Espainiako historian eta artean murgiltzeko.
  • Natura turismoa, paraje ikusgarrietan barrena ibiltzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 65 urtetik gorakoek.
  • Pentsio Sistema Publikoaren pentsioa jasotzen duten erretiratuek.
  • 55 urteko edo gehiagoko alargun pentsiodunek.
  • Baliaezintasuneko pentsioa edo bestelako pentsioren bat jasotzen dutenek edo erretiro aurreratua hartu duten pertsonek, betiere 60 urte beteak badituzte.
  • Eskatzailea bere ezkontidearekin joan daiteke, eta hari ez zaio eskatuko ez pentsioaren ez adinaren inguruko betekizunik.
  • Nolabaiteko autonomia duenak eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko, eta egoitza batean bizitzea eragozten duen jokabiderik ez duenak, ez eta gaixotasun infekzioso edo kutsakorrik ez duenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria.
  • Interesatuaren NAN, eskatzaileren NAN.
  • Ordezkaritza kasutan: Ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera orria jasotzea.
              • Instituto de Mayores y Servicios Sociales delako erakundera bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Instituto de Mayores y Servicios Sociales

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

                OHARRAK

                Informazio gehigarria.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.