Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako laguntza soziojuridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Orientazio juridikoko prestazioa da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heltzeko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Programak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxistaren biktima dira, lege informazioa eta aholkularitza nahi dituztenak esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez, ikuspegi feministatik eta ahalduntzearen ikuspegitik begiratuta. Zerbitzu horrek era integralean helduko die aholkularitza soziojuridikoko beharrizanei, tratu txarren eta sexu askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondoriozkoei, alde batera utzita zein eremutan gertatu diren.

Arreta emango diren egoerak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Epaiketaren aurreko informazioa eta aholkularitza juridikoa ematea, familia-zuzenbidearen eta zigor-zuzenbidearen alorrean.
  • Aholkularitza juridikoa ematea emakumeak hainbat epaiketa judizial irekita dituenean eta koordinatzeko beharra ikusten den egoeretan.
  • Aholkularitza eta, hala badagokio, jarraipen juridikoa ematea, orientazioa eta laguntza beharrezkoak diren ahultasun-, larritasun- eta premia-egoera berezietan.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako emakumeek eta indarkeria matxista edota eraso sexualak pairatu dituztenek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
  • Familia liburua.
  • Salaketa (biktimak jarri badu).
  • Babes agindua (edo ukapena), eskatu izanaren kasuetan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Larrialdiko eskaeraren berri Zerbitzuko 943 11 29 98 telefonora deituz eman beharko da.
            • Laguntza jasotzeko ez da beharrezkoa izango biktimaren legezko egiaztapena (babesteko agindua, sententzia).

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.