Genero indakeriaren biktima diren emakumeentzako diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei diru laguntzak jasotzeko eskubidea bermatzea gizarteratzea errazteko, betiere errenta-maila jakin batean kokatzen baldin badira eta adinagatik, prestakuntza edo espezializazio faltagatik eta gizarte arloko beste arrazoi batzuengatik zailtasun bereziak baldin badituzte lana aurkitzeko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Laguntza honen zenbatekoa, oro har, langabezia-subsidioko sei hilabeteren baliokidea izango da: 430,27 € x 6 = 2.581,62 €

Dena den, kopuru horiek aldatzen dira biktimak desgaitasuna badu, familia-ardurak, eta familiako kide horien desgaitasun mailaren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaera egin aurretik 6 hilabete erroldatuta egotea EAEn.
  • Genero indarkeriaren biktima izatea.
  • Errenta maila LGSaren % 75 baino baxuagoa izatea aparteko ordainsariak kontuan hartu gabe.
  • Erasotzailearekin ez bizitzea, eta harekin bikote-harremanik ez izatea.
  • Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
  • Lehenago laguntza honen onuraduna ez izana, ez EAEn ez Estatuan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Familia liburua / jaiotze ziurtagiriak.
  • Genero indarkeriaren biktima izatearen agiria.
  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiriak.
  • Erasotzailearekin ez bizitzea, eta harekin bikote-harremanik ez izatea, erroldako baja.
  • Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea, Lanbideko ziurtagiria eta Darde.
  • Eskaera egiten den datan EAEn erroldatuta egotea, sei hilabeteko antzinatasunarekin, errolda ziurtagiria.
  • PFEZ aitorpena edo diru-sarreren ziurtagiria ordaintzaileak emandakoa.
  • Lan bizitza ziurtagiria.
  • Bankuko kontuak eta saldoak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.
            • Tramitea erregistratzea.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.