Berdintasunaren aldeko jarduerak garatzeko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Berdintasunaren arloan Azkoitian diharduten edota onuradunak Azkoitiko herritarrak dituzten elkarteek eta norbanakoek garatutako jardueretarako diru laguntzak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzako elkarte-erregistroan inskribatuta dauden elkarteek, betiere jarduerak Gipuzkoako esparruan betetzen edota beren zerbitzuak Azkoitiarrei eskaintzen badizkiete eta norbanakoak Azkoitiko gizarte politiken arlorako interesgarriak diren proiektuak aurkezten badituzte. Aurrekontu izenduna eduki behar dute urte horretako Azkoitiko Udaleko aurrekontuetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzako elkarte erregistroan sartua dagoenaren ziurtagiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Aurkezten den urteko programaren memoria zehaztua eta aurrekontua.
  • Elkartearen urteko aurrekontua (gastuak eta sarrerak).
  • Zinpeko aitorpena.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Hitzarmena sinatuko da Azkoitiko Udalaren eta diruz lagundutako elkartearen artean.
            • Diru-laguntza zuritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
              • Egindako jarduera guztien laburpen memoria.
              • Aurrekontuan jasotako aurrekontu-sailen balantze ekonomikoa eta banaketa. Jardueren gastuaren justifikazioa eta fakturen eta dokumentuen zerrenda, diruzainak sinatua.
              • Jasotako diru-sarrera guztien agiriak, diruzainak izenpetuta.
            • Elkarteak superabita balu dagokion likidazioan, gehienez jasotako kopurua itzuliko dio Azkoitiko Udalari, betiere elkarteak dituen gizarte-xedeak bermatuta gelditzen badira.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.