Xehetasun azterlana

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Edozein lurzoru-motatan, antolamendu xehatuaren zehaztapenak osatzea edo egokitzea da xehetasun azterketaren helburua. Gauza hauetara mugatuko da:

  • Sestrak eta lerrokadurak adieraztea, zuzentzea edo osatzea.
  • Bolumenak ordenatzea.
  • Antolamendu xehatuan jasotako urbanizatze-lanen, eraikuntzen, instalazioen eta gainerako obra eta hiri-elementu osagarrien alderdi eta ezaugarri estetiko eta konpositibo batzuk arautzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, edo Udalak ofizioz.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Xehetasun azterketa, ale bat paperean eta beste bat formatu digitalean. Bertan, ondorengo dokumentuak jasoko dira:
    • Memoria, honakoa justifikatuz: batetik, legezko mugak errespetatu egin direla, eta bestetik, bere kasuan, Plan Orokorreko edo garapen plangintzako zehaztapenak osatu edo egokitu egin behar direla.
    • Informazio-planoak.
    • Antolamenduaren planoak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hasierako onespenerako 3 hilabete aurkeztu denetik. Behin betiko onarpenerako 3 hilabete, hasierako onespenetik kontatuta.
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailera bidaltzea.
            • Txosten teknikoak eta juridikoak egitea.
            • Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, baldintzekin.
            • Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei jakinaraztea eta txosten sektorialak eskatzea, URA-Uraren Euskal Agentziara, Aldundiko errepideen departamentura, ….
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea, alegazioak aurkezteko 20 egun emanez.
            • Alegaziorik balego, txosten teknikoa eta juridikoa egitea.
            • Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
            • Hirigintza batzordearen irizpena eta Udalbatzaren akordioa, plana behin betiko izaeraz onartuz.
            • Akordioaren berri eskatzaile eta eragindako interesdunei ematea.
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Udalbatza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Jendaurrean egondako epean aurkeztutako alegazioak ikusita, egin beharreko aldaketak funtsezkoak badira, plan partzialaren testu bateratu berria egingo da. Testu horri hasierako onespena emango zaio eta berriro ere jendaurrean jarriko da ikusgai.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.