Birpartzelaketa proiektua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Birpartzelazioa: egikaritze-unitate bateko finkak multzokatzea da, planari deitutako beste zatiketa bat egite aldera. Eta horren ondorioz sortzen diren partzelak interesdunei esleituko zaizkie, bakoitzak dituen eskubideen arabera.

Birpartzelazio-proiektua garrantzi handikoa da, eremuko jabe bakoitzari egokituko zaizkion lur-zati eraikigarriak eta lur-zati bakoitzaren urbanizazio-kargak ezartzen dizkion neurrian.

NORK ESKA DEZAKE?

Urbanizazioaren sustatzaileak, jabeak edo eragile urbanizatzaileak egin dezake edo, ofizioz, Udalak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Birpartzelazio-proiektua, ale bat paperean eta beste bat formatu digitalean. Bertan, ondorengo dokumentuak jasoko dira gutxienez:
    • Birpartzelazioaren arrazoiak jasoko dituen txostena.
    • Jabe eta interesdunen zerrenda, beraien eskubidearen izaera eta zenbatekoa adieraziz.
    • Ondorioz sortutako lursailen eta urbanizazio-kargen esleipen proposamena.
    • Plana burutzearen ondorioz galduko diren eskubideen prezioa finkatzea.
    • Behin behineko likidazioaren kontua.
    • Planoak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailera bidaltzea
            • Txosten teknikoak eta juridikoak egitea.
            • Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, baldintzekin.
            • Interesdun eta inguruko jabeei jakinaraztea.
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea, alegazioak aurkezteko 20 egun emanez.
            • Alegaziorik balego, dagozkien txosten teknikoak egitea.
            • Aurkeztutako alegazioen ondorioz proiektua aldatzea balego, aldaketa horiei dagozkien jabeei 15 egunetako epea eman beharko zaie alegazioak aurkezteko.
            • Aurkeztutako alegazioen eta txosten teknikoen ondorioz proiektua aldatzea balego, edukia aldatzen delako edota kaltetuetako gehienei eragiten dietelako, interesdun guztiei 20 eguneko audientzia epe berria eman beharko zaie.
            • Udal teknikarien txostena.
            • Alkatetzaren Dekretua, proiektua behin betiko izaeraz onartuz.
            • Akordioaren berri jabeei eta bestelako interesdunei ematea.
            • Behin betiko onespenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea.
            • Jabetza Erregistroan inskribatzea, ziurtagiri administratiboaren bitartez.
            • Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro sailera dokumentuaren kopia igorri.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.