Urbanizatzeko jarduera programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiri-lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorekatuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea arautzea eta antolatzea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Programaren ale bat paperean aurkeztuko da eta beste bat formatu digitalean. Bertan, ondorengo dokumentuak jasoko dira:
    • Memoria justifikatiboa, egikaritze-programazio eta guzti.
    • Urbanizatze-aurregitasmoa.
    • Jarduerak izango dituen egikaritze-unitateen informazio-planoak eta mugaketa-planoak.
    • Partzelen planoa, eta jarduketaren xede diren ondasunen eta eskubideen titularren zerrenda.
    • Ekonomia- eta finantza- bideragarritasunaren azterketa. Jarduketaren xede diren ondasun eta eskubide guztien balorazioa ere jasoko du.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1 hasierako onarpena emateko + 20 egun argitara emateko + 2 hilabete behin betiko onespena emateko.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailera bidaltzea.
            • Txosten teknikoak eta juridikoak egitea.
            • Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, baldintzekin. Hilabeteko epean.
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea, alegazioak aurkezteko 20 egun emanez.
            • Jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei ere jakinaraziko zaie erabakia.
            • Alegaziorik balego, udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
            • Alkatetzaren Dekretua, Jarduketa behin betiko izaeraz onartuz (gehienez bi hilabeteko epean).
            • Akordioaren berri eskatzaile eta eragindako interesdunei ematea.
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Jendaurrean egondako epean aurkeztutako alegazioak ikusita, egin beharreko aldaketak funtsezkoak badira, plan partzialaren testu bateratu berria egingo da. Testu horri hasierako onespena emango zaio eta berriro ere jendaurrean jarriko da ikusgai.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.