Plan partziala

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Plan partzialen xedea, hain zuzen, plan orokorrak edo dena delako sektorizazio-planak lurzoru urbanizagarri modura zehazturiko sektore jakin bat era xehatuan antolatzea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Berez Udalari dagokio egitea, baina beste edozein pertsona fisikok edo juridikok ere eska dezake.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Planaren ale bat paperean aurkeztuko da eta beste bat formatu digitalean. Bertan, ondorengo dokumentuak jasoko dira:
    • Memoria informatiboa-justifikatiboa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 68.a. artikuluan xedatutakoa jasoko da bertan.
    • Informazio-planoak
    • Antolamendu xehatuaren planoak
    • Egikaritzea antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterketa.
    • Plan orokorreko arauak garatzeko hirigintza-arauak.
    • Ekonomiaren eta finantzen aldetik duen bideragarritasunaren azterketa.
    • Ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, aparteko dokumentuak aurkeztu beharko dira; urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan jasoak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoak eta juridikoak egitea.
            • Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, baldintzekin.
            • Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei jakinaraztea eta txosten sektorialak eskatzea, URA-Uraren Euskal Agentziara, Aldundiko errepideen departamentura, ….
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea, alegazioak aurkezteko 20 egun emanez.
            • Alegaziorik balego, plana idatzi duen taldearen txostena.
            • Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
            • Hirigintza batzordearen irizpena eta Udalbatzaren akordioa, plana behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren berri eskatzaile eta eragindako interesdunei ematea.
            • Plana Foru Aldundira igortzea, Erregistroan jaso eta gorde dezaten.
            • Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.azkoitia.eus webgunean argitaratzea.
            • Ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, aparteko dokumentuak aurkeztu beharko dira; urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan jasoak.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Udalbatza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Jendaurrean egondako epean aurkeztutako alegazioak ikusita, egin beharreko aldaketak funtsezkoak badira, plan partzialaren testu bateratu berri bat egingo da. Testu horri hasierako onespena emango zaio eta berriz ere jendaurrean jarriko da ikusgai.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.