Hirigintzari buruzko informazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, orobat, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Hirigintza kontsulta eskaera orria.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

1. Informazioa eskatzeko idazkia, eskaera orokorrari jarraiki egina.

2. Eskatzailearen NAN.

3. Kasuaren arabera, agiri hauek:

  • Informazio-eskaeraren xede den finka edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar).
  • Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria.
  • Kokapen-planoa.
  • Barruko banaketaren plano bornatua.
  • Jarriko den makineria.
  • Ostalaritzarekin zerikusia duten jardueren kasuan, kokapen-planoa, 100 metroko erradioan dauden beste establezimenduak jasotzen dituena.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Idatziz egindako hirigintza edo administrazio kontsultak- izapidetzeko tasa
            Kuota60,58
            Itxita eta artxibatuta dauden espedienteei buruzko kontsulta bakoitzeko3,90

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: astebete eta hilabete bitartean.
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza arloari bidaltzea.
            • Zerbitzu teknikoen txostena.
            • Ondorioko txostena, ebazpena eta jakinarazpena.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.