Obra txikia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena da obra txikiak egiteko eraikinaren barruan edo kanpoan kostu handirik ez duten teknika sinpleak erabiliz, eraikitako azaleran, erabilera nagusian, etxebizitzen eta lokalen kopuruan aldaketarik ez dakartenak, eta eraikinaren egiturari, kanpoko diseinuari, segurtasunari eta biziegokitasun baldintzei eragiten ez dietenak. Honako obra hauek sartzen dira:

  • Etxebizitzen barne-banaketaren aldaketa, gela hezeen kokapena aldatu gabe.
  • Igogailuak aldatzea.
  • Garrantzi gutxiko oztopo arkitektonikoak kentzea, esaterako, arrapalak egitea atarietan...
  • Estalki eta teilatu-lauen konponketa (egungo konposizioa, tipologia, egitura eta geometria aldatu gabe, eta kota, malda eta hegalak mantenduta eta materiala eta kolorea ere errespetatuz), hala nola: teilak edo estaldura materiala aldatzea.
  • Erreten eta zorrotenen aldaketak.
  • Kanpoko arotzeria aldatzea (leihoa, ate-leihoa, iluntzeko elementuak, baranda...) jatorrizko tamaina, forma, diseinua, kolorea eta materialak errespetatuz.
  • Urbanizazioaren mantentze eta iragazgaizte lanak jabari eta erabilera pribatuko hiri-eremuan, betiere dauden kotak, maldak eta akaberak errespetatuz gero.
  • Toldoak, errotuluak, markesinak jartzea.
  • Finka, orube eta lursail itxiturak; (HIRI-LANDA LURZORUA).
  • Urbanizazio elementu puntualak (zoladura birjartzeak, etab.)
  • Zanga-kanalizazioak irekitzea, ur-hargunea, saneamendua... (Prozedura espezifikoa badago: urbanizazio eta azpiegituren obra-lizentzia).
  • Landa- edo hiri-eremuan zuhaitzak moztea.
  • Eta antzekoak.

Babes-hesiak, aldamioak, eskoratzeak eta gainerako eraikuntza-elementuak bide publikoan jartzeko Udaltzaingoari bide publikoa okupatzeko eskaera egin beharko zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
  • Egin beharreko obren deskribapen eta justifikazio memoria.
  • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua (materialak eta eskulana ere sartuko dira).
  • Egungo egoeraren eta etxebizitza eraberritu ondoko planoak eskalan eginak, bertan ezartzen diren instalazioekin.
  • Koloretako argazkiak honako kasu hauetan:
    • Fatxadako arotzeriaren edo errementaritzaren aldaketa.
    • Eraikinaren estalkiaren konponketa.
  • Lanen kontratistak arriskuen ebaluazioa egingo du (arriskuen identifikazioa, balioespena, plangintza, hartu beharreko neurriak, babes neurriak, ...).
  • Lanetan enpresa batek baino gehiagok edota langile autonomo batek baino gehiagok hartuko balute parte, egikaritze fasean segurtasun eta osasuneko koordinazio teknikari bat kontratatu beharko lukete.

Adierazitakoaz gainera, honako kasu hauetako bakoitzean honako hauek aurkeztuko dira:

  • Tabikeak aldatzen badira: plano kotadunak aurkeztu behar dituzte, oraingoak eta etorkizunekoak (1:50 eskalan eginak): oin-planoak eta sekzio-planoak. Horietan adieraziko dituzte erabilerak, azalerak eta gelak, eta zein instalazio dauden.
  • Tabikeak botako badira egurrezko egitura duten eraikinen kasuan: eraikinaren egonkortasunari buruzko txostena, eskumena duen teknikariak izenpetua.
  • Kanpoko arotzeriak aldatzen direnean: aldaketaren bat egitekotan aurrez komunitateko akordioa aurkeztu beharko da, fatxadaren bateratasuna eta homogeneotasuna berreskuratzeko konpromisoarekin: kanpoko arotzerien diseinu eta neurriak ereduari jarraituz, hori ere erantsirik, eta bao mota bakoitzerako zer arotzeria mota aukeratuko den, eta horrek gero erreferentzia bezala balioko du etorkizuneko aldaketa eta berriztapenetarako. Aurrekontu xehatuak arotzeriaren neurriak, diseinua eta kolorea definituko ditu.
  • Toldoak, errotuluak eta markesinak jarriz gero: haien diseinua definitzen duen dokumentazioa: planoak, argazkiak,...Fatxadaren argazkia/krokisa, haren kokapena definitzen duena, aurrekontua partidaka xehatua, materialak eta esku-lana barne.
  • Urbanizazioko elementu jakin batzuen gaineko lanak direnean (zoladura-birjartzeak, etab...), beharrezkoa izango da Zerbitzuen Sailaren oniritzia eta haiekin harremanetan jartzea.
  • Zuhaitzak mozteari dagokionez, hiri edo landa eremuan, beharrezkoa izango da Zerbitzuen Sailaren aurretiazko oniritzia. Gainera hiri-eremuan tamaina txikiagoko espezieak jartzea exijituko da. Era berean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren aurretiazko baimena izango da beharrezkoa landa-eremuan zuhaitzak mozteko.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            001 - Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean
            Zerga-tasa5 %
            001 - Hobariak
            Interes bereziko edo udal-onurako adierazpena jaso duten eraikuntzek, instalazioek eta obrek95 arte/hasta %
            Birgaitze integratuko obrek, baldin eta Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori eman badie.90 %
            Babes publikoko etxebizitzen eraikuntzak.95 arte/hasta %
            Azkoitia udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanei zein obrei, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanei. Eragin horietarako, baserria izango da nekazaritzako, abeltzaintzako edo baratzeko ustiapen bati lotuta dagoen bizitzeko eraikina, baldin eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko legerian nahiz legeria hori garatzen duen araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, atal honetan arautzen den hobariaz gozatu ahal izateko, ustiapena Nekazaritza Ustiapenen Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko da. Atal honetatik kanpo geratuko dira baso-ustiapen hutsak direnak.95 %
            Etxebizitza eraikinetako teilatuak konpontzeko lanek eraikin horietako fatxadak birgaitzeko lanek.95 %
            Denda txikietan egindako obrek, baldin eta denda horiek alde zaharrean kokatuta badaude.95 %
            Beroa edo eguzki-energia elektrikoa aprobetxatzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek. Hobari horiek eskuratzeko, eskumena duten administrazioek homologatutako biltzaileak izan beharko dituzte beroa sortzeko instalazioek.95 %
            Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.90 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailari bidaltzea
            • Ikuskatzea eta udal txosten teknikoa egitea. Txostenak barne hartuko du egindako obraren balioespena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Hala badagokio, jakinarazi aurrez interesdunari fidantza edo abala jarri behar dela, eta Kontu-hartzailetza Sailari ere bai.
            • Lizentzia interesdunari jakinaraztea eta kontu-hartzailetza sailari.
            • Zerga eta udal tasak likidatzea.
            • Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioari buruzko txostena egitea eta fidantza itzultzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.