Obra handia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia da eraikin berriak egiteko ala eraikita daudenak handitzeko, eraberritzeko edo sendotzeko.

Honako hauek hartzen ditu barne:

  • Eraikitako azaleraren, erabilera nagusiaren, etxebizitza eta lokal kopuruaren aldaketa dakarten barne-obrak, eta eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpoko diseinu edo segurtasun eta biziegokitasun baldintzei eragiten dietenak.
  • Katalogatutako eraikinetan egindako esku-hartzeak (zabaltzea, erabilera aldaketa, eraberritzea –aurrez dagoen eraikinean egindako zeinahi lan edo obra, mantentze-lan hutsa ez denean-), karga-hormekiko eraikinak -egurrezko egitura- eta/edo Azkoitiko herriguneetan daudenak. (barne-banaketa aldatzen duten obrak barne).
  • Fatxadetako esku-hartzeak: saneatze eta konponketak, efizientzia energetikoaren hobekuntza,...ezkutuko instalazio edo elementuen edo antolamendutik kanpokoen legeztatzea ekarriko du berekin, udal arautegian aurreikusitako fatxaden legeztatze eta bateratze proiektua aurkeztearen bitartez.
  • Material, kolore edo diseinuen aldaketa dakarten esku-hartzeak estalkian, egiturazko elementuen aldaketa edo errefortzua dakarten konponketak, eta birgaitze integralak.
  • Igogailuak instalatzeak eta haien ibilbidea luzatzea.
  • Gas instalazioa dagokion elkargo profesionalak onartutako proiektu teknikoa, non instalazioa deskribatuko den eta non justifikatuko den dagokion arautegia betetzen duela. Proiektuak galdara eta tximinien kokapena definituko du keen/gasen ebakuazioa bermatzeko estalkitik gora.

Eraikuntza Obren lizentziek bere baitan hartuko dituzte obra txikitzat hartzen diren lan osagarriak egiteko baimenak, hala nola babes-hesiak jartzeko, aldamioak edo eskoratzeak jartzeko lanak, etab. Alabaina lan osagarri horiek lizentziaren objektu den proiektuari aurreikusi ez bezala eragin badiezaiokete, edota jabari publikoko eremu edota eraikuntza mugakideei, lizentzia espezifikoa eskatu beharko da haiek egikaritzeko.

Obra egiteko bitarteko laguntzaileak instalatuz gero, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da (eskaera).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
  • Proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo egikaritzekoa) paperean eta formatu digitalean, teknikari gaituak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua [zenbat administraziok egin behar duten txostena hainbeste ale ekarriko dira].
  • Obra-zuzendaritza izendatzea.
  • Estatistika eta eraikuntza galdetegia behar bezala betea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            001 - Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean
            Zerga-tasa5 %
            001 - Hobariak
            Interes bereziko edo udal-onurako adierazpena jaso duten eraikuntzek, instalazioek eta obrek95 arte/hasta %
            Birgaitze integratuko obrek, baldin eta Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori eman badie.90 %
            Babes publikoko etxebizitzen eraikuntzak.95 arte/hasta %
            Azkoitia udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanei zein obrei, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanei. Eragin horietarako, baserria izango da nekazaritzako, abeltzaintzako edo baratzeko ustiapen bati lotuta dagoen bizitzeko eraikina, baldin eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko legerian nahiz legeria hori garatzen duen araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, atal honetan arautzen den hobariaz gozatu ahal izateko, ustiapena Nekazaritza Ustiapenen Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko da. Atal honetatik kanpo geratuko dira baso-ustiapen hutsak direnak.95 %
            Etxebizitza eraikinetako teilatuak konpontzeko lanek eraikin horietako fatxadak birgaitzeko lanek.95 %
            Denda txikietan egindako obrek, baldin eta denda horiek alde zaharrean kokatuta badaude.95 %
            Beroa edo eguzki-energia elektrikoa aprobetxatzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek. Hobari horiek eskuratzeko, eskumena duten administrazioek homologatutako biltzaileak izan beharko dituzte beroa sortzeko instalazioek.95 %
            Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.90 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Lege sektoriala: Ura ur agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare/kultura, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza, etab.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza arloari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, hauei eskabidearen berri ematea.
            • Zerbitzu teknikoen txostena egitea.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera egitea.
            • Txosten juridikoa. Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen-proposamena egitea.
            • Ebazpena ematea.
            • Hala badagokio, interesdunari eta ekonomia arloari jakinaraztea aldez aurretik fidantza edo abala aurkeztu behar dela.
            • Lizentziaren berri ematea interesdunari eta udaltzaingo eta ekonomia arloeei.
            • Udal zergak eta tasak likidatzea.
            • Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
            • Hala badagokio, obrak bukatu ondoren, obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
            • Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioari buruzko txostena egitea eta fidantza itzultzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Obra egiteko lizentzia eskatu eta eskuratu, indarrean dagoen legedian ezarritako gainontzeko nahitaezko baimenak eta txostenak eskatu egin beharko dira.

              Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, eskaera zehatza egin eta tasa bat ordaindu beharra dago.

              Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.