Baimenari lotutako jarduera sailkatuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia hau da ingurumena, pertsonak edo haien ondasunak kaltetzeko arriskua duten jarduera sailkatu eta instalazio publikoentzat edo pribatuentzat, zeinak administrazioko lizentzien araubideari lotu beharra duten (apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. Eranskina A).

* Lokala egokitzeko obra-lizentzia eskatu beharko da. Nolanahi ere, jarduera sailkatuen lizentzia behar duten jarduerei ez zaie obra-lizentziarik emango harik eta jarduera-lizentzia eman arte.

Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulten izapidea ikus).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Teknikari gaitu batek idatzi eta sinaturiko proiektu teknikoa, neurri zuzentzaileak proposatuta, honako hauek jaso beharko dira:
    • Ingurumen memoria: Jarduera eta berori garatzeko ezarritako neurriak azaltzen dituen memoria eta ingurumen memoria, hauek barne:
    • Lokalaren deskribapena, erabileren araberako azalera osoak eta partzialak (erabilgarriak eta eraikiak), eta, horrez gain, lokalak zer kokapen duen eraikinaren barruan, zer sarbide dituen eta nola komunikatuta dagoen.
    • Fatxad(ar)en argazkia(k) koloretan.
    • Jardueraren deskribapena (helburua eta jardueraren garapenak edo ekoizpen prozesuak berezko dituen ezaugarri teknikoak, makineria, erregaiak, instalazio higienikoak...) eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurrien deskribapena.
    • Jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den makineriaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokala aireztatzeko edo/eta girotzeko aurreikusitako instalazioena.
    • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, BERRIA den edo lehendik dagoena BERRITU EDO LEGEZTATU egin den zehaztuz eta azalduz.
    • Udal aplikazioaren araudia betetzen dela egiaztatzen duen agiria (Arau Subsidiarioak, ordenantzak, zaratari buruzko ordenantza, irisgarritasuna, suteen aurkako babes neurriak, osasun arauak eta abar).
    • Araudi zehatzak dituzten instalazioetan (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas instalazioa, igogailua eta abar), segurtasun industrialari buruzko araudietan ezarritako baimenak eta zerbitzuan jarri izanaren agiriak aurkeztu beharko dira.

  • Planoak:
    • Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala: 1:5000).
    • Lokala edo eraikina zehazki non dagoen eta gainerako finkarekin erlazionatzen duen kokapen-planoa (gutxieneko eskala: 1:5000).
    • Oinplano bornatuak: lokala osatzen duten maila guztien gaur egungo egoeraren plano bornatuak, honako hau adieraziz:
      • Lokala osatzen duten bulego guztien banaketa eta erabilera, kotak eta azalerak zehaztuta (gutxieneko eskala: 1:50), bai eta irisgarritasunari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzen duen agiria ere.
      • Instalazioak: aireztapena, girotzea, makineria, suteetatik babesteko neurriak, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala: 1:50).
    • Sekzio bornatuak, guneen eta erabileren altuerak, hodiak, instalazioak, makineriak eta abar erakusten dituzten sekzioak (luzetara eta zeharretara) (gutxieneko eskala: 1:50). Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.
    • Fatxadak, oraingo eta geroko egoeran (gutxieneko eskala: 1:50).
    • Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasunezko plano batzuk.
  • Ingurumen-eraginari buruzko azterlana: ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar duten jarduerak soilik.
  • Proiektuaren idazlearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatzea, baldin eta proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.
  • Agiri guztien hiruna ale aurkeztu beharko dira paperean, eta kopia bat erantsi ahalko da formatu digitalean.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            003 - Jarduera-baimena sailkatua: kale Nagusian, Julio Urkixo Etorbidean, Guardia kalean etaIbaiondo kalean garatzen diren jarduera
            50 m bitarte496,15
            51 eta 150 m bitarte994,14
            151 eta 500 m bitarte1.987,08
            500 m baino gehiago3.974,88
            004 - Jarduera-baimena sailkatua: udalerriko gainerako kaleetan garatzen diren jarduerak
            50 m bitarte248,08
            51 eta 150 m bitarte497,06
            151 eta 500 m bitarte993,53
            500 m baino gehiago1.987,44

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 5 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza arloari bidaltzea.
            • Txosten teknikoa egin hasiera emanez.
              • Jendaurrean ikusgai jartzea GAOn, eta bizilagunei pertsonalki jakinaraztea.
              • Osasun-administrazioari bidaltzea, arauzko txosten loteslea egin dezan.
            • Dagokion ingurumen-organoari bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezarriko dituen txostena egin dezan (loteslea, aurkakoa bada).
            • Udal txosten teknikoa.
            • Organo eskudunaren ebapena.
            • Ekonomia arloari jakinarazpena kitapena egiteko.
            • Interesdunari jakinarazpena.
            • Jarduera instalatu eta egokitu ondoren, interesdunaren aurretiazko komunikazioa, eta, horrekin batera, teknikari gaitu batek egindako agiria (ereduaren arabera), proiektuari doitzen zaiola eta ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela egiaztatzen duena. Jarduera aurkezten den egunetik aurrera egin ahalko da.
            • Teknikari gaitu batek egiaztapen-bisita egitea, gehienez ere astebeteko epean.
            • Jarduera erregistratzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

              Lehenago ezarritakoa eragotzi gabe, Udalean formalki eskaera aurkeztu zenetik sei hilabeteak igaro direnean eta ebazpenik eman ez bada, eta eskatzaileari egotz dakiokeen prozedura-geldiarazterik ere egon ez bada, lizentzia emantzat joko da, baldin eta Autonomi Erkidegoko ingurumen organoak edota eskudun den foru organoak aurkako txostena egin ez badute, eta Udala hura betearazteko zain ez badago.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.