Jakinaren gaineko jarduera sailkatuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idatzi honetan jardueraren sustatzaileak Udalari jakinarazten dizkio datuak eta dokumentuak zenbait jarduera sailkatu abian jartzeko, hala nola komertzioak, tabernak, tailer txikiak, zerbitzuak...aurretiazko jarduera sailkatuaren lizentziara lotuak ez daudenak (apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. Eranskina B).

Jarduera ireki baino lehen sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulta).

Zenbait kasutan, jarduera sailkatua ireki baino lehen lokalean obrak egitea eskatuko da (aurretiazko komunikazioa behar duten jarduerei lotutako obra-lizentziaren eskaera).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Hala izanez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria; pertsona juridikoak (adib. sozietateak) edo ondasunen erkidegoak direnean, ahalordea edo eskritura.
  • Memoria: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo hauen ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
  • Pertsona tekniko gaituak emandako ziurtagiria. Berak ziurtatuko du jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere.
  • Hala izanez gero, komunikazio horrekin batera edo aurretik, baimenerako edo obra komunikaziorako eskatutako dokumentazio dena ekarriko da. Bestela aurretiazko komunikazioak ez du baliorik izango.
  • Ale bat paperean aurkeztu beharko da eta beste bat formatu digitalean.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            002 - Aurretiko komunikazioa: Udalerriko gainerako kaleetan garatzen diren jarduerak
            50 m bitarte165,39
            51 eta 150 m bitarte331,38
            151 eta 500 m bitarte662,36
            500 m baino gehiago1.324,96

            Hirigune historikoan kokatutako denda txiki guztiak epigrafe honetan xedatutako tasaren ordainketatik salbuetsita egongo dira.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Udal Zerbitzu Teknikoak egiaztapen-bisita egitea, gehienez ere astebeteko epean.
            • Egokitasunaren txostena, ebazpena eta jakinarazpena.
            • Jarduera erregistratzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.