Lurrak mugitzeko, lur-erauzketak, lur-berdinketak eta bete-lanak egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Edozein lurzoru motatan, lurrak mugitzeko, eta lur-erauzketak, lur-berdinketak eta betelanak egiteko lizentzia da.

BETELANAK: (DEFINIZIOA 49/2009 DEKRETUAREN ARABERA) lurzoru naturaletik hartutako lur eta harkaitzak erabiliz, inguru baten forma aldatzea.

Hondakinak utzi nahi badira (nahiz eta geldoak izan, hala nola eraikuntza eta eraisketa hondakinak: hormigoia, etab.), hondakindegia da, eta hura baimentzea Autonomi Erkidegoko ingurumen organoari dagokio (IBB eta/edo IEE), horrek eragotzi gabe organo hark Udalari txostena eskatzea baimenaren prozeduran.

Hondakindegiak baimentzeko prozedura: 49/2009 Dekretuaren 10. eta 15-21 artikuluak EJri dagokio).

Betelanak baimentzeko prozedura: 49/2009 Dekretuaren 26. artikulua (EJri dagokio).

500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak eta hondakindegi mota guztiek, urtebete baino gehiago iraunez gero, beharrezkoa dute jarduera-lizentzia; bakarrik salbuesten dira azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak. Gainerako betelanek jardueraren aurretiazko komunikazioa behar dute (3/1998 Legea: II. eranskina).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Titularraren NANren fotokopia.
  • Hala izanez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria; pertsona juridikoak (ad.sozietateak) edo ondasunen erkidegoak direnean, ahalordea edo eskritura.
  • Memoria: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
  • Pertsona tekniko gaituak emandako ziurtagiria. Berak ziurtatuko du jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenean jasotakoak ere.
  • Ur txostena.
  • Bioaniztasuna babesteko txostena.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            001 - Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean
            Zerga-tasa5 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Ikuskatzea eta udal txosten teknikoa egitea. Txostenak barne hartuko du egindako obraren balioespena.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Ekonomia arloari bidaltzea, likidazioa egin dezan.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Obrak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

              Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.