Lursailak, eraikinak edo eta lokalak banatu, bereizi edo eta elkartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lursaila, eraikina edo lokala zatitu, bereizi edo elkartzeko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identiatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Memoria: banatu edo elkartu nahi diren lursail, finka edo ondasunen azalpena eta egin nahi diren banaketa edo elkartzearen ondoren nola geratuko diren azaltzen duena. Memoria horretan eskatzen den baimenak indarrean dagoen araudia betetzen duela ere jaso beharko du.

  • Jabetza erregistroko ziurtagiria (edo ohar soila), banatu edo batu nahi diren ondasunen deskripzioa eta jabetza jasotzen duena.

  • Egungo egoera jasotzen duen planoa/k.

  • Bukaerako egoera jasotzen duen planoa/k.

  • Lokalen segregazio edo elkartze kasutan, ondasun higiezin gaineko zergaren ordainagiria edo katastroko erreferentzia.

  • Aurretik eman diren lizentziei berariazko uko egitea, betiere eskatzen den lizentzia honekin bateraezinak badira.


    **Eskaerari lotuta obrak egin behar badira, obrak egiteko eskaera egin beharko da, kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztuz.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Finken banaketa edo/eta elkartzea izapidetzeko ordaindubeharreko tasa
            Kuota120,96

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jakinarazpena dokumentazioarekin batera jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua eman ziurtagiri moduan.
            • Hirigintza Sailari bidali.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, haiei eskabidearen berri ematea.
            • Txosten teknikoa egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Ekonomia arloari bidaltzea, likidazioa egin dezan.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Lizentzia ematen da dagokion egintza formalizatu den dokumentu publikoa Udalean aurkezteko baldintzapean, hots, dokumentu publikoa lizentzia eman eta hiru hilabeteren buruan aurkeztekotan Udalean; eta aurkeztu ezean, lizentzia iraungi egiten da.

              Lizentziaren titulartasun aldaketa eginez gero, eta berdin lizentziaren luzapena, iraungipena eta atzera egiteari dagokionez, tasa bat ordaindu behar da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.