Lehen erabilerak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia da eraikin edo instalazio berriak edo erabilera aldaketa izan dutenak erabiltzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Obra amaierako ziurtagiria obra-zuzendariak sinatua, eta dagokion elkargoak onartua, lanak proiektuaren arabera eta hark izan ahal izan dituen aldaketen eta ezarri ahal izan zaizkion baldintzen arabera egin direla ziurtatzen duena.
  • Egikaritu den obraren planoak lizentziaren objektu izan den proiektuan ezarritako eskala eta xehetasunekin.
  • Partzelaren behin betiko egoeraren planoa ere bai, udal kartografiaren gainean 1/200 edo 1/500 eskalan egina, egindako lan eta eraikinak barne harturik, ondoriozko sestra-kota berriak euskarri informatikoan adierazita.
  • Eraikin edo instalazioen kanpoaldeko argazkiak, 18x24 cm-ko neurrian eginak, atzealdean lizentziaren titularrak edo obra-zuzendariak sinatuak, eta halaber proiektu-egileak ere, errealitatearekin bat datorrela adierazirik.
  • Azken likidazioa obra edo instalazioen benetako kostua adierazirik, zuzendariak sinatuak eta dagokion elkargoak sinatua.
  • Behin betiko kalifikazioaren zedula, babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez.
  • Obra berria adierazteko eskrituraren kopia baimendua; bertan, hala badagokio, nahitaez laga beharreko lursailak udalari eskualdatu izana formalizatuko da, dagokion obra-lizentzian ezarri bezala; eta eraikina edo instalazioak emandako lursailekin duten lotura ere bai, laga ez diren eraikuntza-eskubide garatuak justifikatze aldera, horien jabetza ezin izango da eraikinaren jabetzatik banandu.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan Alta hartu izanaren deklarazioa, hala balitz.
  • Eusko Jaurlaritzako Estatistika Buletina, behar bezala beteta.
  • Aparatu jasotzaileen instalazioa zerbitzuan jarri izanaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena.
  • Telekomunikazioen azpiegitura komunaren obra amaierako ziurtapena, telekomunikazio ingeniariak sinatua eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak onartua.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Ikuskatzea eta udal txosten teknikoa egitea. Txostenak barne hartuko du egindako obraren balioespena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Hala badagokio, jakinarazi aurrez interesdunari fidantza edo abala jarri behar dela, eta Ekonomia arloari ere bai.
            • Lizentzia interesdunari eta Ekonomia arloari jakinarazi.
            • Zerga eta udal tasak likidatzea.
            • Obrak amaitutakoan obra amaierako dokumentazioa aurkeztu eta, hala badagokio, fidantza itzuli.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.