Ibi iraunkorra

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuak eraikin pribatuetan sartzeko eta irteteko lizentzia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identiatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Lokalaren kokapen-planoa, kalea eta zenbakia aderazita.
  • Lokalaren krokisa, ibilgailu-plazak adierazita.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Tasa: ibi iraunkor edota erreserbaturik dagoen espazio baimenduarekin
            Ibilgailu 134,14 /urteko /anual
            2 ibilgailu64,29 /urteko /anual
            3 ibilgailu86,28 /urteko /anual
            4 eta 10 ibilgailu bitartean186,06 /urteko /anual
            11 eta 30 ibilgailu bitartean277,20 /urteko /anual
            30 ibilgailu baino gehiago370,29 /urteko /anual
            Ibi iraunkorra edota baimenduriko espacio erreserbatuarenplaka emateagatik ordaindu beharreko tasa.30,96
            002 - Tasa: ibi iraunkorrik gabe
            Ibilgailu 119,96 /urteko /anual
            2 ibilgailu38,62 /urteko /anual
            3 ibilgailu56,35 /urteko /anual
            4 eta 10 ibilgailu bitartean111,58 /urteko /anual
            11 eta 30 ibilgailu bitartean158,14 /urteko /anual
            30 ibilgailu baino gehiago223,27 /urteko /anual
            001 - Tasa kalkulatzeko, sarrerak zabaleran hartzen dituen metro linealak edo metro lineal zatiak kopuru hauekin biderkatu beharko dira
            Ibi iraunkorrarekin edota baimenduriko espazio erreserbatuarekin14,34
            Ibi iraunkorrik gabe8,46
            002 - Erabilera publikoko bideetan merkantziaren zamalanetarako espazioa gordetzeko eskatu duten partikularrek
            metro linealeko edo metro lineal zatiko urtean.14,34

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: kontrakoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jakinarazpena dokumentazioarekin batera jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
            • Eskatzaileari kopia zigilatuta eman ziurtagiri moduan.
            • Hirigintza Sailari bidali.
            • Txosten teknikoa egin.
            • Organo eskudunaren erabakia.
            • Ekonomia arloari jakinarazi likidazioa egiteko.
            • Interesdunari jakinarazi.
            • Udaletxean pasabide-plaka jasotzea, tasa ordaindu ondoren. Plaka interesdunak jarri beharko du.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.