Aurri-espedienteak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikina aurri egoeran deklaratzeko prozedura hastea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Higiezinari buruzko identifikazio datuak, zergatik dagoen aurri egoeran eta bertan bizi direnen zerrenda, edozein dela ere jabetza titulua, eta higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrak, horrelakorik badago.
  • Eskumena duen profesionalaren (arkitektoa) txostena. Bertan adieraziko dira aurri adierazpena egiteko arrazoiak eta higiezinaren egoera fisikoa. Eskaera egin den unean, bere iritziz, eraikinak segurtasun baldintzak eta bizitzeko baldintza egokiak betetzen dituen egiaztatuko da halaber txosten horretan, eraikinean bizi direnek beharreko erabakia hartu arte bertan bizitzen jarrai dezaketen jakiteko.
  • Titularitatearen egiaztapena, aurri adierazpena eskatzen duena eraikinaren jabea bada.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, horiei eskabidearen berri ematea.
            • Txosten teknikoa egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Ekonomia arloari bidaltzea, likidazioa egin dezan.
            • Eskatzaileari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.