Ikuskapenak - Salaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari arau-hauste baten berri ematea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Salaketa-idazkia, eta salatutako egintzak eskumenez egiaztatzen dituzten agiriak (argazkiak, eta abar).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: ez dagokio
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Hirigintza Sailari bidaltzea
            • Ikuskatzea eta udal txosten teknikoa egitea. Txostenak barne hartuko du egindako obraren balioespena.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Ebazpena arau-hausleari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Salatutako arau-haustea legeztagarria bada, horretarako baimena eskatzeko aginduko zaio arau-hausleari.

              Hala ez bada, egindakoa bertan behera uztea aginduko zaio eta obrak badira, lehengo egoerara itzultzea aginduko zaio.

              Hala egingo ez balu, zigor-espedientea irekiko litzaioke.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.