Eraikinen Ikuskapen Teknikoak EIT

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Derrigorrezko txosten teknikoa da 2017ko ekainaren 27tik aurrera 50 urte betetzen dituzten bizitegi erabilerako eraikinentzat (EIT aurkezteko epea urtebetekoa da), eraikin katalogatu edo babestuentzat, eta birgaitze, efizientzia energetiko eta irisgarritasunerako diru laguntzak eskatzen dituzten eraikinentzat.

EITren balio epea 10 urtekoa da.

Eraikinaren kontserbazio sustapenerako bitartekoa da. Ikuskapenaren ondotik, eraikinak EITk aurreikusitako 5 kalifikazioetako bat jasoko du, haren egoeraren eta ezarritako epeetan egin beharreko jarduketen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • ITE2 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).

(Eskarian adieraziko da EIT zein eraikinetan egin den, eta era berean zein euskarritan aurkeztu den)

  • EITren dokumentazio OSOAren kopia paperean, XML fitxategian eta PDF formatuan CD euskarrian.

(*) EIT aurkeztearen ondorioz zuzendu beharreko akatsak hauteman badira, haiek zuzendutakoan ziurtagiria aurkeztu beharko da EITren formatu eta euskarri berberekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            • EIT aurkeztea doan da.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin ondorengo txostena *.PDF, *.XML formatuetan edo CD euskarrian jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Udal teknikoek txosten teknikoa eta juridikoa egitea.
            • Ebazpena (txostenaren araberakoa).

            - EIT dokumentua onartzea.

            - Jabekideen Elkargoari delako dokumentuan azaltzen diren neurrien bete arazpena agintzea, bertan adierazten diren epeen barruan. (*)

            - Jabekideen Elkargoari jakinaraztea beste EIT dokumentu berri bat aurkeztu beharko dutela 10 urtetik behin.

            - Jabekideen Elkargoari jakinarazi Eraikinaren Liburua edo eraikinaren Erabilera eta Mantenu Planaren eduki beharraz.

            - Delako XML artxiboa Eusko Jaurlaritzako, Enplegua eta Gizarte Politika sailera bidaltzea.

            • Interesdunari jakinaraztea.
            • XML artxiboa Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.
            • Hutsuneak Betetzearen Egiaztagiriaren aurkezpena. (*) Hutsuneen betetzea eskatuko balitz.
            • Txosten teknikoa.
            • Bukaerako ebazpena.
            • Ekonomia arloari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.