Jardueraren titulartasunaren aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria...) eskuz aldatzea da, hau da, aurreko titularraren ordez eskatzaile berriaren izenean jarduera jarri izana udalari jakinaraztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Informazioa eskatzeko idatzia, eskari espezifikoaren bidez.
  • Titular berriaren NAN aren fotokopia.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altaren fotokopia.
  • Hala izanez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria; pertsona juridikoak (ad.sozietateak) edo ondasunen erkidegoak direnean, ahalordea edo eskritura.
  • Aurreneko titularrak eta titular berriak elkarren artean sinatutako lizentzia/aldez aurretiazko jakinarazpena eskualdatzeko agiria edo aldaketaren zilegitasuna aski egiaztatzen duen bestelakoa (oinordetza, dohaintza, jabetzaren eskritura, utzarazte, kontratuaren hutsaltze…)
  • Jarduera-lizentziaren fotokopia edo erreferentzia edota irekitzeko lizentziaren fotokopia edo erreferentzia edota aurretiazko jakinarazpenaren fotokopia.
  • Administrazio-emakida edo Udalaren baimena beraren alde. Agiri hori derrigorrezkoa izango da establezimendua herri jabariko edo herri ondareko titulartasuneko eremuan egonez gero.

B. Dokumentazio teknikoa

  • Suteen aurkako instalazioaren mantentze kontratuaren kopia, titular berriaren izenean (kasu guztietan).
  • OCA batek egindako instalazio elektrikoen azken ikuskapenaren ziurtagiria (azkena egin zenetik 5 urte igaro ez badira).
  • Osasun baimenaren kopia, titular berriaren izenean.
  • Jarduerak lizentzia edo baimena lortu badu 171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, etxebizitzetarako hiri-lurretan jartzekoak diren ekintzapide nekagarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuekin erabili beharreko arau teknikoak onartzekoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1985/06/29koa; 134 zk.) indarrean sartu baino lehen, jakinarazpenarekin batera aurkeztu beharko da dokumentazio teknikoa, hain zuzen egiaztatzearren jarduera egokitu egiten zaiela dekretu horrek ezartzen dituen arau teknikoei eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2012/11/16koa; 222 zk.) aurreikusten dituenei.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: berehala
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Egokitasunaren txostena, ebazpena eta jakinarazpena.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.