Konpainia hornitzaileen obrak eta urbanizazio lanak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena da urbanizazio edo eraikuntza proiektuan jasotzeko dauden azpiegitura eta urbanizazio lanak egiteko. Lan horiek honakoak dira:

  • Zanga irekitzea-kanalizazioak

Bide publikoan edo eremu pribatuetan egin beharreko zanga-irekitzeak dira, zerbitzuak instalatzearren (elektrizitatea, telekomunikazioak, gasa, etab).

  • Ur hargunea

Udalari egiten zaion eskaera da udal saretik ura hartzeko.

  • Saneamendu hargunea

Udalari egiten zaion eskaera da udal saneamendu sarera lotzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Gainera agiri hauek obra motaren arabera:

  • Zangak irekitzea-kanalizazioak:
    • Proiektu teknikoa; trazatuaren oinplanoak, kanalizazioaren xehetasunak, zangaren sekzio mota eta kutxatilak hartuko ditu barne. Planoa non adieraziko den beste zerbitzuekiko zein kanalizazio gurutzamendu dauden proiektatuak (elektrizitatea, argiak, telekomunikazioa, ura, saneamendua,...). Ukitutako zoladuraren argazkiak eta memoria.
  • Ur hargunea:
    • Kokapen planoa.
    • Trazatu planoa/eskema.
    • Planoa ixteko giltzaren eta hargunearen xehetasunekin, eta berdin banakako kontagailu eta orokorrarekin, eta halaber barne banaketaren sarearekin.
    • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.
  • Saneamendu hargunea:
    • Kokapen planoa
    • Trazatuaren planoa-maldak-kotak.
    • Hargunearen xehetasunen eta puntu berezien planoa: kutxatilak, erregistro-putzuak, punpatze ekipoak, koipe banatzaileak...
    • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.

(Kasu guztietan lizentziaren baldintza gisa 2.000 € inguruko fidantza edo abala jartzea eskatuko da).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Zangak, zundaketak edo zuloak irekitzeko gordailuen taula: fidantza
            Asfalto aglomeratuzko zoladura208,12 BEZ barne/ IVA incluido
            Hormigoizko harri baldosaz egindako zoladura216,59 BEZ barne/ IVA incluido
            Granicem hormigoizko baldosaz egindako zoladura238,37 BEZ barne/ IVA incluido
            Granito baldosaz egindako zoladura310,97 BEZ barne/ IVA incluido
            Hormigoizko galtzada-harriz egindako zoladura238,37 BEZ barne/ IVA incluido
            Lorategi itxurako eremua151,25 BEZ barne/ IVA incluido
            002 - TASA: metro lineal edo metro lineal zati bakoitzeko eta egun bakoitzeko
            Metro baterainoko zabalera duten laginketak edo zangakirekitzeagatik0,62
            Ustiapena zeharbide batean egiten bada0,71

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, haiei eskabidearen berri ematea.
            • Zerbitzu teknikoen txostena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.
            • Hirigintzako zerbitzu teknikoen txostena.
            • Ur harguneko lanen kasuan beharrezkoa izango da Ur Zerbitzuaren oniritzia.
            • Saneamendu harguneei dagokienez, udal zerbitzu teknikoek ikuskatu eta gainbegiratuko dituzte, beraien aurrean egin beharko direlarik dagozkien estankotasun-probak, hala eskatuz gero.
            • Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen proposamena.
            • Lizentzia ematea.
            • Hala badagokio, fidantza edo abala interesdunari eta ekonomia arloari jakinarazi.
            • Ebazpena interesdunari jakinarazi, hark aurrez fidantza edo abala jarri izanaren frogagiria aurkeztuta.
            • Udaltzaingoari eta ekonomia arloari jakinarazi.
            • Tasaren eta obra zergaren likidazioa.
            • Lanak hasi baino lehen, Udaleko zerbitzu teknikoekin harremanetan jarriko dira obraren plana egiteko, eta Udaltzaingoarekin ibilgailuen zirkulazio alternatiboa aztertzeko.
            • Lanak amaitutakoan, interesdunak obra amaierako dokumentazio aurkeztuko du, eta dagokion txosten teknikoaren ondotik, jarritako fidantza edo abala itzuliko da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Obrak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.