Eraisteko edo botatzeko baimenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena da udalerrian eraikinak eta eraikuntzak eraisteko edota botatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo egikaritzekoa) paperean eta formatu digitalean, teknikari gaituak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua [zenbat administraziok egin behar duten txostena hainbeste ale ekarriko dira].
  • Hondakin kudeaketaren azterlana, indarreko arautegiari jarraiki. (112/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen kudeaketari buruzkoa).
  • Segurtasun eta osasun azterketa.
  • Lurzorua kutsatu ahal izan duen jardueraren bat jasandako eraikina bada eraistekoa, indarreko legedian araututa dagoen azterlan gehigarria (112/2012 Dekretuaren 4.1.b artikulua) eta hura onartzen duen txostena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egina.
  • Kutsatua egon daitekeen lurzoruaren indusketa ekarriko balu eraisketak, indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua (4/2015 Legearen 13. artikulua).
  • Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena edo lurzoruaren erabilera gaitasunarena (4/2015 Legea-ren 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako suposizioak gertatzen badira).
  • Obra-zuzendaritza izendatzea.

OBRA AMAITUTAKOAN:

  • Plano topografikoa aurkeztuko da paper formatuan eta euskarri informatikoan, azken emaitzaren udal puntu geodesikoen gainekoa, eta hondakinak egoki kudeatu direlako dokumentazio egiaztagarria edota Kudeaketaren gaineko Azken Txostena (obra txikia edo handia izan, hurrenez hurren. 112/2012 Dekretuaren 4., 6. eta 9. artikuluak).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            01 - Alderdi-eskariz edo udalaren izenean aurri-egoera adieraztekohasitako espedienteak izapidetzeko tasa
            Kuota647,14
            001 - Ondasun higiezinen gaineko zerga. Karga-tasak
            Bizitegi-izaerako hiri-ondasunei dagokiena0,2332 %
            Industria-izaerako hiri-ondasunei dagokiena0,5717 %
            Ondasun higiezinen gaineko landa-ondasunei1,0711 %

            • Eraikuntzak botatzea, berehalako aurri-deklarazioen kasuan izan ezik.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Legedi sektoriala: Ura ur agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare/kultura, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza, etab.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudia betetzen duen egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, hauei eskabidearen berri ematea.
            • Zerbitzu teknikoen txostena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.
            • Txosten juridikoa. Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen-proposamena.
            • Ebazpena.
            • Hala badagokio, interesdunari eta ekonomia arloari jakinaraztea aldez aurretik fidantza edo abala aurkeztu behar dela.
            • Lizentziaren berri ematea interesdunari eta udaltzaingo eta ekonomia arloari.
            • Udal zergak eta tasak likidatzea.
            • Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

            OBRAK BUKATU ONDOREN:

            • Obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
            • Obra amaierako dokumentazioari buruzko txostena egitea eta fidantza itzultzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Baimena eskatu eta eskuratu aurretik, derrigorrezkoa da legeriak ezarritako beste baimenak eta txostenak eskuratuta izatea.

              Obrak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

              Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriro.

              Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, eskaera zehatza egin eta tasa ordaindu beharra dago.

              Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.