Behin-behineko obra eta erabilerak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia-mota honen mende geratuko dira, oraindik antolamendu xehatua onartu ez duten, eta legeriak, lurralde plangintzak edo hirigintza-plangintzak espresuki debekatu ez arren, erabilera horiek gauzatzea eragotziko ez dutela aurreikusten duten egikaritze unitate, sektore edo areetan behin- behineko erabilerak.

  • Udaleko organo eskudunak hala erabakitzen duenean, erabilerak bertan behera utzi eta/edo obrak eta instalazioak eraitsi beharko dira, eta ez da egongo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.
  • Udalak eskatu ahal izango du eraispen-kostuak ordaintzeko nahikoa izango den fidantza eratzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Dagokion proiektu teknikoa.
  • Idatzizko konpromisoa beren gain hartuz:
  • Udalak errekeritzen duenean, lizentziaren xede diren erabilerak bertan behera uztea, baimendu nahi diren obrak eraistea eta instalazioak desmuntatzea, eginbehar horiek guztiak jabe edo titularren kontura izango dira, eta ez da egongo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.
  • Baimendu diren obra, lan, instalazioen eta jardueren gaineko eskubideak, edozein tituluren bidez, bereganatu dituzten jabe edo titular guztiei jakinaraztea.
  • Berme nahikoa eman behar da, administrazioarekin kontratatzeko legerian obrak egikaritzeko ezarritako baldintza eta kopuruek beteta behinik behin. Bermearen helburua, inola ere, eraispen eta desmuntatze obrak eta lanak behar denean egikaritu daitezen ziurtatzea da.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, haiei eskabidearen berri ematea.

            Hala dagokionean:

            • Txosten teknikoa egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Jendaurreko egonaldia 20 eguneko epean.
            • Behin betiko txosten teknikoa.
            • Behin betiko ebazpena.
            • Ekonomia arloari bidaltzea, likidazioa egin dezan.
            • Eskatzaileari jakinaraztea.
            • Jabetza-erregistroan inskribatzea (interesdunak), udalak eskatzen duen kasuetan.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.