Igogailuak ipintzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oztopo arkitektonikoak edo irisgarritasun baldintzak hobetzeko igogailua ipintzea edo horren ibilbidea beste kota batzuetara aldatzeko obrak egitea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo egikaritzekoa) paperean eta formatu digitalean, teknikari gaituak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua -zenbat administraziok egin behar duten txostena hainbeste ale ekarriko dira-. Proiektuak espresuki justifikatu beharko du irisgarritasuna bermatzeko aukeratu den irtenbidea.
  • Obrak eraikinaren konfigurazio horizontala* aldatuz gero, Jabeen Erkidegoaren onarpenaren agiria. *(elementu amankomunak aldatu, etxebizitzen azalerak aldatu, etab.)
  • Obra-zuzendaritza izendatzea.
  • Jabetza ziurtatzen duen agiria (erregistroko ohar sinplea...).

OBRAK AMAITU ONDOREN:

  • Obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
  • Obrak eraikinaren konfigurazio horizontalean eragina izanez gero, konfigurazio berria jasotzen duen eskritura publikoa eta jabetze erregistroan egindako inskripzioaren agiria.
  • Estatistika eta eraikuntza galdetegia behar bezala betzea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            001 - Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean
            Zerga-tasa5 %
            001 - Hobariak
            Interes bereziko edo udal-onurako adierazpena jaso duten eraikuntzek, instalazioek eta obrek95 arte/hasta %
            Birgaitze integratuko obrek, baldin eta Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori eman badie.90 %
            Babes publikoko etxebizitzen eraikuntzak.95 arte/hasta %
            Azkoitia udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanei zein obrei, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanei. Eragin horietarako, baserria izango da nekazaritzako, abeltzaintzako edo baratzeko ustiapen bati lotuta dagoen bizitzeko eraikina, baldin eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko legerian nahiz legeria hori garatzen duen araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, atal honetan arautzen den hobariaz gozatu ahal izateko, ustiapena Nekazaritza Ustiapenen Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko da. Atal honetatik kanpo geratuko dira baso-ustiapen hutsak direnak.95 %
            Etxebizitza eraikinetako teilatuak konpontzeko lanek eraikin horietako fatxadak birgaitzeko lanek.95 %
            Denda txikietan egindako obrek, baldin eta denda horiek alde zaharrean kokatuta badaude.95 %
            Beroa edo eguzki-energia elektrikoa aprobetxatzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek. Hobari horiek eskuratzeko, eskumena duten administrazioek homologatutako biltzaileak izan beharko dituzte beroa sortzeko instalazioek.95 %
            Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.90 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Legedi sektoriala: Ura ur agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare/Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza, etab.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak baleude jasotzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
            • Eskaera Hirigintza Sailari bidaltzea.
            • Eskabidea aztertu eta analizatzea, eta hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion egiaztatzea. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, haiei eskabidearen berri ematea.
            • Zerbitzu teknikoen txostena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.
            • Txosten juridikoa. Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen-proposamena.
            • Ebazpena.
            • Hala badagokio, interesdunari eta kontu-hartzailetza sailari jakinaraztea aldez aurretik fidantza edo abala aurkeztu behar dela.
            • Jendaurrean ikusgai jartzea 30 eguneko epean
            • Zerbitzu teknikoen txostena.
            • Ebazpena
            • Lizentziaren berri ematea interesdunari, udaltzaingo eta ekonomia arloei.
            • Udal zerga eta tasak likidatzea.
            • Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

            OBRAK BUKAETAKOAN:

            • Obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
            • Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioari buruzko txostena egitea eta fidantza itzultzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Azkoitiako bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko Udal Ordenantzaren 7. bis artikulua eta V. kapituluan jasotakoa bete beharko da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.