Indarkeria matxista jaso duten biktimentzako egoitza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Indarkeria matxista jaso duten biktimentzako egoitza da. Batzuetan arreta eta larrialdiko ostatua eta egonaldi laburra eskaintzen da. Beste batzuetan berriz, epe ertaineko egonaldia bizikidetza-gatazka larriak dituztenei, bereziki etxean tratu txarren biktima diren emakumeei, euren osotasun fisiko eta emozionala arriskuan dutenei. Intentsitate ertain eta altuko laguntza eskaintzen da, esku-hartze jakin batzuekin:

  • Lehen harrerako laguntza eguneko 24 ordutan, balorazioa, diagnostikoa, orientazioa eta larrialdiko ostatua barne.
  • Eta lehen harreraren ondokoak, non behin-behineko ostatua ematen den eta esku-hartze psikosozial, hezkuntza- eta gizarte laguntzako lagungarri intentsiboak, langile tekniko espezializatuen premia eskatzen dutenak.

Esku-hartze horiek genero ikuspegitik egiten dira eta emakumeen ahalduntzea dute helburu.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako emakumeek indarkeria matxista edota eraso sexualak pairatu dituztenek, baita bere kargura dituzten adingabekoek ere.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Familia liburua, hala badagokio.
  • Izango balu, indarkeria matxista jasan izanaren nolabaiteko frogaren bat egiaztagarri den zeinahi bitartekoz egina.

NON ESKATZEN DA?

    Hitzordua:
  • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
    AZKOITIA

*Aurrez aurre 08:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera udalaren Gizarte-Zerbitzuetan. Larrialdietan eta gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdien Foru Zerbitzuan, 943112244 telefonora deituz, edo SOS DEIAKen 122 telefonora deituz.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: hilabete 1

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera baliostea.
  • Gizarte langilearen txostena eta balorazioa.
  • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

    OHARRAK

    Egoitzetara sartzeko prozedura larrialdi kasuetan da bakarrik berehalakoa.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.