Familia ugarientzako hobariak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia ugariek udal zergetan eta tasetan eduki ditzaketen hobarien eskaria.

Zer udal zergetan eta tasetan onarturik dago hobaria familia ugarientzat?

  • Ondasun higiezinen gaineko zergan

Hobaria soilik ohiko bizilekuari aplikatuko zaio, familiako errenta estandarizatuaren arabera.

Titularrek ezingo dira izan 50.400€-tik gorako katastro balioa duen beste ondasun higiezin baten jabe.

Honez gain, Udalak egiaztatuko du familia ugariko kide guztiak agunean dituztela udal zorren ordainketak.

  • Ibilgailuen gaineko zergan

Zergaren kuotan hobaria dago ezarrita, bost plaza edo gehiago dituen eta 16 zaldi fiskaletik beherako potentzia duen turismo bakar baterako, familiako errenta estandarizatuaren arabera.

Honez gain, atal honetan jasotako hobariak onartzeko, familia ugariko kideek ezingo dute ordaindu gabeko zorrik izan udalaren zerga bilketan eta ibilgailuaren titularrak Azkoitian egon behar du erroldatuta.

  • Zinemako tasa, zuzeneko ikuskizunak

Familia ugariei dagokien prezio murriztua ezartzeko, familia ugarien txartela aurkeztu beharko da eta indarrean egon beharko da..

  • Uraren tasan

Uraren tasa Gipuzkoako Urak-en eskatuko da.

Noiz eska daiteke?

Ondasun higiezinen eta ibilgailuen gaineko zergetan:

Urtarrilak 31 arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Familia Ugariko indarrean dagoen titulua (Zinemako tasan soilik indarrean dagoen txartela aurkeztu behar da)
  • Familiako kide guztien Onartutako IRPF aitorpenaren fotokopia ( Baimena sinatu ez bada).
  • Familiako kideetako batek desgaitasunen bat aitortua badu, honen agiria.
  • Banatze/Dibortzio kasuetan, egoera aztertzeko behar diren agiriak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Ekonomia arloko teknikariak dagokion txostena egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              • Hobaria onartzeko nahitaezkoa izango da Udalarekiko zorrarik ez edukitzea.

              Hobariak eskatzeko datak:

              • Ondasun higiezinen gaineko zerga: urtarrilak 31 arte.
              • Ibilgailuen gaineko zerga: urtarrilak 31 arte.
              • Uraren tasa (Gipuzkoako Urak-en): edozein unetan, betiere kontuan hartuz eskaeraren eragina hurrengo hiruhilabeteko ordaingirian edukiko lukeela.
              • Zinemako tasa: unean.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.