Laguntza teknikoak (Aldundia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak eta laguntza-produktuak ematea da, desgaitasuna edo mendetasun egoeran dauden pertsonak etxean egoten laguntzeko eta eguneroko jarduerak egiteko autonomia eta gizarteratzea bermatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatuta, eta gutxienez Gipuzkoako Lurralde Historikoan urtebeteko antzinatasuna duten pertsonek.
  • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun maila aitortua duten pertsonek.
  • Aurreko 6 urteetan antzeko laguntzarik jaso ez izatea, salbu ezohiko zergatia izanda; kasu horretan, txosten teknikoa bidez justifikatu beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Desgaitasun edo mendekotasun egoeraren agiria.
  • Abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan agertzen diren izaera espezifikodun eskakizunak egiaztatzen dituzten agiriak (aurrekontuak...).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: eskatzen den laguntza teknikoaren arabera.
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen dituen laguntza-produktuak honela banatzen dira, berrerabiltzeko aukeren arabera:
              • Berreskuragarriak: berrikusi eta higienizatu ostean pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak. Produktu horiek erabilerarako uzten dira eta ETXETEKen biltegietatik datoz; salbuespenezko kasuetan, eskaera egiten duen pertsonari diru laguntza ematen zaio, produktua eros dezan; hala eta guztiz ere, produktuaren jabea Aldundia da.
              • Berreskuraezinak: besterenezinak direnak; esaterako, obrak edo gailu finkoak.
            • Diru laguntzak ordaintzeko, diru laguntza emateko erabakia jaso ondoren, eskatzaileak hauek aurkeztu beharko ditu:
              • Dagozkion faktura originalak (edo fotokopia konpultsatuak) eta beste erakundeetatik jasotako laguntzak biltzen dituen erantzukizun-deklarazioa, emate-erabakia jaso eta 3 hilabeteko epean, gehienez.
              • Laguntza-produktu berreskuragarriak erosteko diru laguntzak emateko eskaerei dagokienez, aurrekoez gain, dagokien ordainagiria eta itzultzeko konpromisoa.
            • Diru laguntzak eta laguntza produktuak
            • Informazio osagarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.