Gizarte Segurantzako prestazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • ERRETIROA HARTZEAGATIK PENTSIOA:

Erretiroagatiko prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzaren sistemaren erregimen guztietan sartuta dago, eta laneko errentak kendu eta, horien ordez, biziarteko pentsioa bat ezartzen du, langileak bere adinagatik lan jarduera alde batera uzten duenean, hein batean edo osorik; pentsio hori bakarra eta preskribaezina da.

  • EZINTASUN IRAUNKORREKO PENTSIOA:

Prestazio ekonomikoa da, langileak, gaixotasunarengatik zein istripuarengatik lanerako gaitasuna murriztuta edota deuseztatuta duenean, jasaten duen diru-sarreren galerari erantzuten saiatzen dena. Ondorengoak daude:

  • Ohiko lanbiderako partziala: Aipatutako lanbiderako errendimendua gutxienez %33 txikitzen duenean.
  • Ohiko lanbiderako erabatekoa: Bere ohiko lanbiderako langilea baliogabetzen du, baina bestelako lanbidea bat egiten utziko dio.
  • Edozein lanbidetarako erabatekoa: Langilea gaitasunik gabe uzten du edozein lanbide zein ofiziotarako.
  • Elbarritasun handia: Ezintasun iraunkorra duen langileak bizitzako egintza funtsezkoetarako beste pertsona baten laguntza behar duenean.

  • ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIK PENTSIOAK:

Gaixotasun arrunta edo lanez kanpoko istripuak, lanbide-gaixotasun edo laneko istripuak eta lanbide-gaixotasunengatik behaketa aldiak sortutako langilearen errenten galera estaltzen duen eguneroko sorospena da.

  • HERIOTZAGATIK ETA BIZIRAUPENAGATIK EMANDAKO PRESTAZIOA:

Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea.

  • Alarguntasun pentsioa.
  • Umezurtz pentsioa.
  • Familiakoen aldeko pentsioa.
  • Subsidioa senitartekoen alde.
  • Heriotzagatik laguntza: Ehorzteko gastuei aurre egiteko laguntza.

  • SEME-ALABA BATEN JAIOTZA EDO ADOPZIOAGATIK PRESTAZIO EKONOMIKOA, FAMILIA UGARIEN, GURASO BAKARREKO FAMILIEN ETA DESGAITASUNA DUTEN AMEN KASUAN.
  • FAMILIA LAGUNTZA ARDURAPEKO ADINGABEAGATIK EDO SEME-ALABAGATIK:

Esleipen ekonomiko hau onuradunaren ardurapean dagoen seme-alaba edo harrerako adingabe bakoitzeko aitortzen da, 18 urtetik beherakoa bada edo % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badu.

  • AMATASUN ETA AITATASUN PRESTAZIOA:

Langileen kontratua eteten denean edo haien jarduera eteten denean amatasunarengatik edo aitatasunagatik, haurra adoptatzeagatik, hartzeagatik eta zaintzeagatik atsedenaldiak edukitzeko, langileek galtzen dituzten errentak edo diru-sarrerak estaltzen saiatzen den prestazio ekonomikoa da.

  • PRESTAZIO EKONOMIKOA ERDITZE EDO ADOPZIO ANITZAGATIK:

Ordainketa bakarreko diru-laguntza da, eta helburua seme-alaba bi edo gehiago jaio edo adoptatzen direnean familietan sortu gastuen handitzea konpentsatzea da.

  • ESKOLA ASEGURUA:

Ikasleak babesten dituen asegurua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketa ofizialeko 3. mailatik, unibertsitateko 3. zikloaren amaiera bitartean dauden 28 urtetik beherako ikasleak. Gaixotasunen, eskola istripuen eta familiako ezbeharren kasuan, osasun prestazioaren eta prestazio ekonomikoaren bitartez emango da babes hori.

  • MINBIZIA EDO BESTE GAIXOTASUN LARRI BAT DUTEN ADINGABEAK ZAINTZEAGATIK:

Langile gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek diru-sarreretan izaten dituzten galerak orekatzen dituen laguntza da, lanaldia eta soldata murrizten dutelako ardurapean duten adingabea zuzenean, modu jarraitu edo iraunkorrean zaintzeko, minbizia edo legez ezarritako gaixotasun larriren bat duelako.

NORK ESKA DEZAKE?

Diru laguntza bakoitzaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Diru laguntza bakoitzaren arabera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jasotzea eta dokumentazioa egiaztatzea.
              • Gizarte Segurantzara bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gizarte Segurantzak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

                OHARRAK

                Informazio guztia Gizarte Segurantzako web gunean, hemen.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.