Gizarte larrialdietako laguntzak (GLL)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomikoa da, gizarte bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Urtero Eusko Jaurlaritzak gehiengo kopuruak zehazten ditu kontzeptu bakoitzarengatik; eta, ondoren, udal bakoitzak bere beharren arabera banaketa irizpide batzuk finkatzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Behar beharrezkoak diren gastuei, ohikoei zein apartekoei, aurre egiteko behar beste baliabide ez duten azkoitiarrek. Ondorengo baldintzak bete behar dira, halere:

  • Sei hilabete lehenagotik Azkoitian erroldatuta egotea eta egoitza efektiboa izatea.
  • Eskaera aurkeztu aurreko urtetik gutxienez bizikidetza-unitate bat osatzea.
  • 18 urte beteak izatea.
  • Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskatzailearen egoera edota familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia,…

  • Bizileku edota ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Diru laguntza eskaerarekin harremana duten dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.