Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoitzan ala eguneko zentroan plaza publikoa eskatu bada eta Foru Aldundiak onartu badu, baina, hori momentuan ematea ezinezkoa denean, hilero eska daitekeen diru laguntza da modu pribatuan kontratatutako plaza horren kostua laguntzeko.

Diru laguntza aldi baterakoa da, eta Foru Aldundiak plaza publikoa emandakoan, amaituko da.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Eguneko Zentroko plaza pribatua ordaintzeko laguntza:

  • I. Gradua: 300 €/hilean.
  • II. Gradua: 500 €/hilean.
  • III. Gradua: 500 €/hilean.

Egoitza zerbitzua ordaintzeko:

  • I. Gradua: 300 €/hilean.
  • II. Gradua: 800 €/hilean.
  • III. Gradua: 800 €/hilean.

NORK ESKA DEZAKE?

I., II. eta III. graduko mendekotasuna izan eta eguneko zentrora edota egoitza pribatura joaten diren azkoitiarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Zentro pribatuarekin sinatutako kontratua edo aurrekontratua.
  • Zerbitzua jasotzen dela frogatzen duten fakturak.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Eskatzailearen kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.