Mugikortasunerako laguntza eta garraio gastuen konpentsaketa (LISMI)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntza da gutxienez %33ko desgaitasuna izan eta garraio publikoa erabili ezin dutenentzat.

Zenbateko da laguntza?

Hilero 63,30 € (urtean 759,60 €).

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasunaz gain, baliabide gutxi duten azkoitiarrek. Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

  • Lanean ez egotea.
  • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta garraio publikoa erabiltzeko zailtasuna arautzen duen baremo berezian A, B edo C egoeratan egotea edo gainontzekoetan gutxienez 7 puntu izatea.
  • Ohiko bizilekutik kanpo ibiltzeko gaitasuna edukitzea. Pentsio erdian edo egoitzan daudenak ere onuradunak izan daitezke, baldin eta urtean hamar asteburutan gutxienez zentrotik ateratzen badira.
  • Ez izatea, beste organismo batek emanda, izaera edo helburu beretsuko eta zenbateko berdin edo handiagoko beste prestazio edo laguntzarik, mendekotasunezko prestazio ekonomikoak izan ezik, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legean jasotakoak.
  • Diru baliabide hauek ez gainditzea:
    • Onuraduna bakarrik bizi ezkero, eragin anitzeko errenta-adierazle publikoaren (IPREM) % 70a.
    • Ezkontidea edota seme-alabak baditu bere kargura, bakoitzeko % 10 erantsiko zaio % muga horri, IPREMaren % 100era iritsi arte gehienez ere.
    • Famili unitate baten mende bizi baldin bada (guraso eta anai-arrebaz osatutakoa) gehienez %100era iritsi arte %10 erantsiko da kide bakoitzeko, onuraduna bera kontuan hartu gabe. Baliabideek ezin dute inoiz IPREM osoa gainditu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Famili liburuaren fotokopia, eskatzaileak familiartekoak baldin baditu bere kargu edo famili unitate baten mende bizi baldin bada.
  • Izaera berdintsuko laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Legez ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Errolda ziurtagiria baldin eta udalak eskaeran txertatzen ez badu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero 15 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
            • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.