Lana eta familia bateragarri egiteko diru laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzeko.

  • Lanaldi murrizketa, gutxienez heren bat izan behar du edozein mendetasun mailarekin.
  • Eszedentzia, II. ala III. mailako mendekotasunarekin izan behar du.

Zenbatekoa da laguntza?

NORK ESKA DEZAKE?

  • Aurkezpen epea 2015/04/01 – 2020/12/31
  • Besteren kontura lan egiten duten langileak.
  • Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.
  • Gutxienez 59 egun lanaldi murrizketan edo eszedentzian igaro ondoren.
  • Jarraitzeko eskaerak gutxienez lau hilabete igaro ostean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Hirugarrenaren altaren fitxa (bankuko datuak).
  • Eskatzailearen eta ezkontide edo bikotekidearen NAN.
  • Familia liburua.
  • Mendetasun egoeran edo osasun egoera larrian dagoen pertsonaren NAN.
  • Mendetasun egoeran edo osasun egoera larrian dagoen ziurtagiria.
  • Ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Erroldatze agiri eguneratua.
  • Errenta aitorpena.
  • Enpresaren ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioan aldaketa edo baja eman denaren orria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.
            • Tramitea erregistratzea.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eusko Jaurlaritza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.