Obrak egiteko ordaindutako tasaren eta zergaren zati baten pareko diru laguntza bonoetan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntza herriko komertzioetan erosteko bonoetan emango da.

Zenbatekoa da laguntza?

Bonoa obra-baimenagatik ordaindutako zergaren eta tasaren %50aren parekoa eta gehienez ere 450 €koa izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Bizigune edo Asap alokairuko programan etxebizitza sartzen duen etxebizitzaren jabeak, baldin eta programa horietan sartzeko beharrezkoak diren obrak egiten baditu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin
  • Bizigune edo Asap programan etxebizitza sartuta dagoela egiaztatzen duen agiria. Gozamen kontratua (Bizigune programa) edo Mandatu-Kontratua (Asap programa).
  • Obren fakturen kopiak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
          • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
          • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
          • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
          • Ordainketa gauzatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eskumena duen organoak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Bulego Teknikoa - Hirigintza

          OHARRAK

          • Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31a arte.

          • Informazioaren balio aldia: araudia aldatu arte.

          • Txosten perizialean jasotako obrez gain beste obra batzuk egin baditu, azken horiek ez dute laguntzarik izango.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.