Gazteek etxebizitza alokatzeko diru laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten duten gazteen ohiko bizilekua izango den Azkoitiko herrian etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea, zati batean, bai dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta baita deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza errentan hartzeko konpromisoa hartzen dutenean ere.

Zenbatekoa izango da laguntza?

  • Hileko errenta konputagarriaren portzentaje bat izango da, gutxienez %15a eta gehienez %50a. Gehienez 12 hilabeteko epealdirako.
  • Etxebizitza Azkoitiko hirigune historikoan badago, diru laguntza 50 €tan gehituko da.
  • %65eko desgaitasuna edo handiagoa izanez gero, 50 € gehiagoko diru laguntza emango da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gutxienez Bizikidetza Unitateko pertsona bat Azkoitiko herrian erroldatua dagoenean, gutxienez 3 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin, eskaera aurkezten den unean, edo, behintzat, beste momentu batean, etenik gabe 5 urtez udalerrian erroldaturik dagoenak eskaera aurkezteko unean.
  • 18 eta 35 urte bitarteko adina duenak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
  • Bizikidetza Unitateko diru-sarreren mugak, ondoko honakoak izango dira:
    1. Urteko diru-sarrera gordinak gutxienez 3.000 €.
    2. Onuradun bakarra baldin bada, urteko diru-sarrera gordinek ezingo dute gainditu 27.000 €.
    3. Bi onuradun edo gehiago izanez gero, urteko diru-sarrera gordinek ezingo dute gainditu 34.000 €.
  • Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 €tik gorakoa izan.
  • Baztertuta geldituko dira hilean 500,00 €ko zenbatekoa (eranskinak barne) gainditzen duten alokairuko etxebizitzak.
  • Ez da onartuko batera urtebete baino iraupen txikiagoa duten kontraturik.
  • Eskatzaileetako edo Bizikidetza Unitatea osatzen duten kideetako batek ez izatea bere jabetzako etxebizitzaren bat (salbuespenak daude).
  • Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  • Ez dira diru laguntzaren onuradun izango honako kasu hauetan sartzen diren eskaerak:
    1. Babes publikoko erregimenen batean sartutako etxebizitzak, bai erregimen publikokoak, bai pribatukoak.
    2. Subarrendatuak.
    3. Logelen alokairuak (logela eskubidea).
    4. Etxebizitza gisa erabilitako lokalak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide-orri ofiziala (ET07), behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Zinpeko aitorpena (ET08), behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren konpultsatutako fotokopia. Adin txikikorik balego, familia-liburuaren fotokopia edo jaiotza-ziurtagiria.
  • Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, kontratua dagoeneko indarrean badago eta kontuan izanda 12 hilabeteko iraupena izan beharko duela gutxienez; edo, bestela, kontratua hilabeteko epean sinatzeko konpromisoa, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatuta.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen dutenena eta bizikidetza unitateko 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
  2. Dohaintza kasuan, dohaintza-eskritura.
  3. Bi kasuetan, partaidetza saldu izan balitz: eskualdatzearen eskritura.
  • Gizarte Segurantzako betebeharretan eguneratuta dagoela egiaztatzea.
  • Etxebiden inskribitu gabe daudenek, inskripzio-eskaera.
  • Banantze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arau emailea eta epai judiziala.
  • Etxegabetzea denean, etxegabetzea erabaki duen epaia.
  • %65eko balio-urritasuna edo handiagoa denean, Foru Aldundiak desgaitasuna egiaztatzeko emandako ziurtagiria.
  • Familia barneko indarkeria denean, Azkoitiako Udaleko gizarte-zerbitzuen txostena.
  • Hondamendia denean, Azkoitiko Udaleko gizarte-zerbitzuek frogagiri gisa emandako txostena.
  • Diru laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.

Eskatzaileek berariazko baimena eman beharko diete Azkoitiko Udaleko udal zerbitzuei, eskumena duten erakundeek laguntzen onuradun izateko bete behar diren baldintza guztiak betetzeko datuak bildu ditzaten, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez. Erroldako datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
          • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
          • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
          • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
          • Ordainketa gauzatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eskumena duen organoak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Bulego Teknikoa - Hirigintza

          OHARRAK

          Ordainketak zatika egingo dira, hiruhilabetetik behin, hiruhilekoa amaitzean, eta justifikatu egin beharko da hil horietan alokairua ordaindu izana.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.