Partikularrentzako eta jabekideen erkidegoentzako Eusko Jaurlaritzako laguntza-programa, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Partikularren eta Jabekideen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea:

  • Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
  • Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
  • Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
  • Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea.
  • Lokalak etxebizitza bihurtzea.

* Informazio guztia: ETXEBIDEN, etxebizitzaren euskal zerbitzua.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Partikularrak. (Jabeek, errentariek, usufruktudunek, edo birgaitu beharreko ondasun higiezinak baliatzeko bestelako titulua dutenek).
  • Elementu komunak birgaitzen direnean, Jabekideen Komunitatea ordezkatzen duenak egin beharko ditu laguntzetarako izapideak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Etxebidek ezarritako beharrezko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

          Birgaitze Integratuko obrak egiteko diru laguntzen eskaerak Azkoitia Lantzen, S.A.ri aurkeztu beharko zaizkio. Gainerako kasuetan, Azkoitia Lantzen, S.A.ren bulegoan edo zuzenean herritarrentzako zerbitzuan.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Obrak hasi aurretik eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
          • Azkoitia Lantzen S.A.ren txostena.
          • Eusko Jaurlaritzako Zuzenean herritarrentzako zerbitzura bidaltzea jasotako eskaerak eta dokumentazioak.
          • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak onesteko edo ezesteko ebazpena ematea.
          • Ebazpena Azkoitia Lantzen, S.A.ri jakinaraztea.
          • Azkoitia Lantzen, S.A. jasotako ebazpena egiaztatzea eta interesatuari jakinaraztea.
          • Obrak amaitu ondoren, aurkeztu beharreko dokumentazioa bidaltzea.
          • Eusko Jaurlaritzako obren bukaerako ziurtagiria jasotzea eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren bitartez interesatuei jakinaraztea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eusko Jaurlaritza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Azkoitia Lantzen - Azkoitia Lantzen

            OHARRAK

            Laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi arte EZIN DIRA OBRAK HASI, behar bezala justifikatutako obrak egiten hasteko baimenarekin ez bada.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.