Etxebizitzak eraberritzeko diru laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitzak eraberritu eta horien irisgarritasuna bermatzeko diru-laguntzak.

Zenbatekoa da laguntza?

  • Obren kostuaren %50a (ez dira kostu lagungarritzat hartuko BEZa eta edozein zerga).
  • Diru laguntzaren gehieneko muga 8.000 € izango da Monumentu Multzoa izendatu duen Hirigune Historikoan kokatzen diren etxebizitzentzat, eta 4.000 €ko gehieneko muga aipatutako Monumentu Multzotik kanpoan gelditzen direnentzat.
  • Obren xedea irisgarritasuna bermatzea baldin bada, laguntzak horien kostuaren %60a estali ahal izango du, gehieneko mugak 10.000 € hirigune historikoaren kasuan, eta 5.000 € gainontzeko eremuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Bizigune programan etxebizitza sartzen duen etxebizitzaren jabeak, baldin eta programa horretan sartzeko Alokabideko teknikariek finkatutako obrak egiten baditu.
  • Halaber, obren xedea etxebizitzaren irisgarritasuna bermatzea baldin bada, lagunduko dira, ordenantzaren 2. atalean xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Obrak egin baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Jabeen NAN/IFKren kopia.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Erregistroko ohar sinplea.
  • Alokabide zerbitzuaren txostena, non zehaztuko diren gutxienez egin beharreko obrak.
  • Etxebizitza Bizigune programak irauten duen epe osoan irauteko konpromisoa azaltzen duen dokumentua.
  • Burutu behar diren obren aurrekontuak, prezio unitario eta globalekin.
  • Familia-unitatearen diru sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak.
  • Eskatutako edota emandako beste diru laguntza batzuei buruzko adierazpena.
  • Udal teknikarien txostena, obren xedea irisgarritasuna bermatzen dela justifikatuz.

Obrak egin ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Diru laguntzen eskaera orria. (ET03)
  • Alokabiderekin sinatutako usufruktu-kontratua.
  • Obren fakturen fotokopiak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
          • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
          • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
          • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
          • Ordainketa gauzatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eskumena duen organoak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Bulego Teknikoa - Hirigintza

          OHARRAK

          • Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31a arte.
          • Informazioaren balio aldia: araudia aldatu arte.
          • Ezinbesteko baldintza izango da Bizigune alokairu-programan jarraitzea, berau arautzen duen legeriak xedaturiko epe osoan. Bestelako kasuan, eta aipatu programa arautzen duten arautegian onarturiko salbuespenezko egoera ezean, onuradunak itzuli beharko du jasotako laguntza.

            Txosten perizialean jasotako obrez gain, beste obra batzuk egin baditu, azken horiek ez dute laguntzarik izango.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.