Azkoitiko enpresetan euskara planak egiteko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira enpresetan euskara planak egiteko edota garatzeko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Gehienezko diru laguntza urteko 2.000 € (gastuen %33) eta Eusko Jaurlaritzak xede berarekin emandako laguntzaren osagarria da.

Eskatzeko epea jakiteko, araudi aplikagarri eremuko ekitaldiko deialdian sartu.

NORK ESKA DEZAKE?

Irekiera baimena eta egoitza soziala eta fiskala Azkoitian duten enpresek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Enpresetan euskara planak egiteko edota garatzeko diru laguntza eskaera, enpresa ordezkatzeko eskubidea edo legezko ahalmena duenak sinatu.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Gainerako erakundeei, entitateei eta abarrei eskatutako diru laguntzen zerrenda, edo dagoeneko emanda dauden diru laguntzena, helburua eta zenbatekoa zehaztuta.
  • EAEko lantokietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak araututakoaren arabera, euskara planak egin edota garatzeko, eskaera egin den urte berean aurkeztutako aurrekontuaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: eskaerak jasotzeko azken egunaren biharamunetik aurrera, hilabetea. / 2 hilabete.
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
              • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
              • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
              • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
              • Ordainketa gauzatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Euskara - Euskara

              OHARRAK

              Diru laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak:

              Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako klausularen baten pean ez egotea.

              Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta udalarekikoak egunean izatea.

              Euskara plana diru laguntza ematen den ekitaldian diseinatutakoa izatea, edo aurreko urteetan diseinatutakoa izan arren, urte horretan garatzen aritzea.

              Erabilera plana garatzeko eskaera egina eta onartua izatea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak EAEko lantokietan euskararen erabilera plana egin edota garatzeko diru laguntzak emateko modua arautzen duen urte bereko Aginduaren arabera.

              Diru laguntzetarako 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezartzen dituen betebehar guztiak betetzea.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.