Ohiko euskara jarduerak bideratzeko edota jarduera puntualetarako diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira ohiko euskara jarduerak bideratzeko edota jarduera puntualak egiteko.

Eskatzeko epea jakiteko, araudi aplikagarri eremuko ekitaldiko deialdian sartu.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Legez eratutako erakundeak, taldeak, elkarteak, establezimenduak, zerbitzu enpresak eta lantegiak.
  • Euskara jarduerak burutzen dituzten gizabanakoak ala helburu bererako elkartutako pertsona taldeak.
  • Azkoitiko udalerrian jarduera ekonomikoa garatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
  • Derrigorrezkoa da jarduerak euskararen normalizazioan eragitea, jarduera euskaraz izatea, zabalkunde esparrua Azkoitia ere izatea eta eskatzaileak udaletik beste diru laguntzarik ez jasotzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Udalaz kanpoko diru laguntzarik jaso den ala ez adieraziko duen agiria (III. ala IV. eranskina).
  • Diru-sarrera eta gastuen urteko aurrekontua.
  • Urteko jarduera egitasmoa: jarduerak egiteko epeak eta datak, metodologia, helburuak, zein biztanle talderentzako pentsatu den, etab.
  • Ohiko euskara jardueretarako diru laguntza lehen aldiz eskatuko dutenek honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:
    • Eusko Jaurlaritzako elkarte edo erakundeen erregistroan zein elkarteen udal erregistroan erroldatutako ziurtagiria.
    • Elkartearen edo erakundearen estatutuak.
    • Elkartearen curriculum vitae: orain arte burututako jarduerak, helburuak, giza eta material baliabideak, etab.
  • Ohiko euskara jardueretarako aurreko urtean eskaera egin dutenek, berriz, honakoa:
    • Elkarteari buruzko txosten laburra, oinarrietako 8. puntuan zehaztutakoa jasoko duena.
  • Ohiko euskara jardueretarako eskaera gizabanakoek edota eraketa finkoa ez duten taldeen izenean egiten bada, honako agiriak ere bai:
    • Arduradun(ar)en edo taldearen curriculum vitae.
    • Elkarteari buruzko txosten laburra oinarrietako 8. atalean zehaztutakoa jasoko duena.
  • Izaera puntualeko euskara jardueretarako diru laguntzak eskatu dutenek, aurreko agiriez gain, honakoak ere aurkeztu beharko dituzte:
    • Jardueraren historia edota parte hartzaileen curriculum vitae.
    • Egitasmoaren antolaketa zehazten duen txosten teknikoa.
    • Jarduera esparrua.
    • Parte hartzaileak, mailaka edo adinaren arabera zehaztuta.
    • Jardueren toki eta datak.
    • Jarduerari emango zaion zabalkundea (telebista, irratia, prentsa).
    • Ikusle kopurua.
    • Antolaketarako materialak eta giza baliabideak.
    • Jarduera antolatuko duen pertsona edo taldearen fitxa osoa.
    • Ekonomia txostena, jardueraren gastuak eta sarrerak zehaztuta.
    • Beste erakunde pribatu edo publikoren batetik jasotako edo hitzartutako diru laguntzak, behar bezala egiaztatuta. Bestela, dirurik jasotzen ez delako zinpeko aitorpena.
    • Erantzukizun zibilerako eta istripuetarako aseguru kontratuaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: eskaerak jasotzeko azken egunaren biharamunetik aurrera, hilabetea. / 2 hilabete.
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
              • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
              • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
              • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
              • Ordainketa gauzatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Euskara - Euskara

              OHARRAK

              Ohiko euskara jarduerak bideratzeko diru laguntza jasotzeko derrigorrezkoa da eskatzaileak irabazteko asmorik ez izatea.

              Ohiko euskara jarduera euskarazko prentsa ala telebista bada, ezinbestekoa da euskaraz argitaratzea ala emititzea.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.